Ingeleseko udalekuak

8 eta 14 urte bitarteko gazteentzat

2025 CAMPS-eta Izena emateko epea zabalik!

STEPek ingeleseko egoitza-programa hau diseinatu du 8-14 urte bitarteko gazteenentzat. Ingeleseko ikastaro bat eta jarduera-programa zabal eta askotarikoa uztartzen ditu. Jarduera horietan, ingelesa da komunikatzeko hizkuntza bakarra bakarra, gainera irakasle eta begiraleen taldeko gehienak natiboak izango dira.

Ikastetxeak jarduera gelak, ikasgelak, ordenagailu gelak, jantokiak, kanpoko kirol guenak, igerilekua, futbol zelaia, errugbi zelaia, frontoia, saskibaloi kantxak eta lorategi ugari ditu.

Tarazona

8-14 urtekoentzat ingeles barnetegia

Gure programa Tarazonako seminarioan egiten da, Zaragozako probintzian. Tarazona hiri txiki eta lasaia da, galtzada-harrizko kaleak, katedral ederra eta museoa dituen hirigune historikoa gordetzen dituena. Eremu geografiko ezin hobean dago, Moncayotik oso gertu, eta klima ezin hobea du. Hiri barruan eta inguruko herri eta hirietan bisita interesgarriak egiteko aukera ematen du.

Ingeles ikastaroa eta egoitzan ostatu hartzea.
Ekintzak eta irteerak.

Kurtsoaren ezaugarriak

Ikastetxea

Tarazonako erdialdetik 10 minutura kokatuta dago eta jarduera-gelak, ikasgelak, ordenagailu gela, jantokiak, kanpoko kirol guneak, igerilekua, futbol zelaia, errugbi zelaia, frontoia, saskibaloi kantxak eta lorategi ugari ditu.

Ostatu hartzea

Ikastetxeko egoitzan, mantenu osoko erregimenean: gosaria, bazkaria, askaria eta afaria. Bainugela pribatua duten binakako logelak,  sexu bereko eta adin beretsuko ikasleek partekatzen dituztenak. Irakasle eta monitore taldeak ere egoitzan hartzen du ostatu, eta gauero heldu batek korridoreetan gainbegiratu eta lo egiten du. Gelak eta eremu komunak egunero garbitzen dira, baina ikasleek ohea egin behar dute eta gela ordenatuta eduki.

Ingeles ikastaroa

Ikastaroak astean 5 egunetan ematen ditu eskolak eta egunean 5 eskola ditu (2 ordu gramatikan, 2 ordu komunikazioan eta ordubete proiektuan) maila homogeneoko taldeetan. Hainbat mailatan ematen dira, hasiberrietatik hasi eta aurre-aurreratuetaraino, gela bakoitzeko batez beste 15 ikaslerekin.

Ahozko ulermenaren eta adierazpenaren hobekuntza jorratzen da uneoro. Egunero ingelesa komunikabide bakar gisa erabiltzea sustatzen da.

Ekintzak

Kirol jarduerak daude (baseball, saskibaloia, errugbia, futbola, igeriketa, mini-olinpiadak), eskulanak, jokoak eta hirira irteera gainbegiratuak. Afariaren ondoren egiten diren jardueretako batzuk hauek dira: “treasure hunt”, “fashion show”, “cluedo”, “international battle”, diskoa, “medieval war” eta abar.

Irteerak

Bi asteko txandetan egun osoko txangoa dago Vianako (Nafarroa) igerileku dibertigarrietara, txirristaz, parkez, jolasgunez… beteta, non ikasleek egun zoragarri bat pasa dezaketen ingurune seguru batean.

Bidaia

Bidaia autobuses egingo da Bilbotik.

 14 eguneko egonaldiak

Ekainaren 22tik uztailaren 5era Ekainaren 29tik uztailaren 12ra Uztailaren 13tik 26ra Uztailaren 20tik abuztuaren 2ra
1.290 € 1.290 € 1.290 € 1.290 €

7 eta 8 eguneko egonaldiak

Ekainaren 22tik 29ra  Ekainaren 29 tik uztailaren 5era Uztailaren 5etik 12ra Uztailaren 13tik 20ra Uztailaren 20tik 26ra Uztailaren 26tik abuztuaren 2ra
790€ 750€ 790€ 790€ 750 € 790 €

PREZIOAREN BARNE: Deskribatutako programa, aseguru-medikua, istripuena eta errospontsabilitate zibilekoa eta bidaia Bilbotik.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?