Ingeleseko udalekuak
8 eta 14 urte bitarteko gazteentzat
Izena emateko epea zabalik
STEP-n 8 eta 14 urte bitarteko ikasleentzako ingeleseko barnetegi hau diseinatu dugu. Ingeleseko ikastaroa ekintza programa zabal batekin konbinatzen du, non ingelesa izango da komunikatzeko erabiliko den hizkuntza. Irakasle eta begiraleen taldeko gehienak natiboak izango dira
Ikastetxeak jarduera gelak, ikasgelak, ordenagailu gelak, jantokiak, kanpoko kirol guenak, igerilekua, futbol zelaia, errugbi zelaia, frontoia, saskibaloi kantxak eta lorategi ugari ditu.
Tarazona
8-14 URTEKOENTZAT INGELES BARNETEGIA
Gure ikastaroa Tarazonako La Inmaculada elizbarrutiko ikastetxean burutzen da, Zaragozako probintzian. Tarazona hiri txiki eta lasaia da, bere alde zaharrean harrizko galtzadak, katedral ederra eta museo bat aurkitu daiteke. Zonalde geografiko paregabe batean dago, Moncayotik oso gertu eta klima bikainaz gozatzen du. Bere kokapenari esker, visita oso interesgarriak egin daitezke bai hiri barruan, nola inguruko hiri eta herrietan.
Ingeles ikastaroa eta egoitzan ostatu hartzea.
Ekintzak eta irteerak.
Kurtsoaren ezaugarriak
Ikastetxea
Tarazonako erdialdetik 10 minutura kokatuta dago eta jarduera-gelak, ikasgelak, ordenagailu gela, jantokiak, kanpoko kirol guneak, igerilekua, futbol zelaia, errugbi zelaia, frontoia, saskibaloi kantxak eta lorategi ugari ditu.
Ostatu hartzea
Ostatua ikastetxeko egoitzan da, mantenu osoko erregimenean: gosaria, bazkaria, askaria eta afaria. Binakako logelak dira, sexu eta adin bereko ikasleek partekatzen dituzte, bainugela pribatuarekin.
Ingeles ikastaroa
Ikastaroan zehar bost klase egongo dira egunero. Klase hauek maila bereko taldeetan emango dira. Maila ezberdinetan ematen dira, hasiberritik aurre goi mailararte. Gramatika edukiak goizeko lehen orduetan landuko dira, askotariko materiala erabiltzen da ikasleen motibazioa eta parte-hartzea sustatzeko. Jardunaldiak aurrera egin ahala, esperimentuak, jolasak, antzerkiak eta bideo emanaldiak egiten dira. Uneoro nabarmentzen da ahozko adierazpena eta ulermena hobetzea.
Ekintzak
Behin eguneko klaseak amaitu ondoren jarduera ezberdinak egongo dira: kirolak (frontenisa, saskibaloia, futbola, igeriketa, mini-olinpiadak), eskulanak (marrazki lehiaketak, mozorroak egitea, ikasgelak apaintzea) jolasak eta irteerak herrira. Afal ostean egingo diren ekintza batzuk honako hauek dira: “Fame party”, “Treasure Hunt”, “Cluedo”, “International Battle”, diskotekak, “Las Vegas Night”.
Bidaia
Bidaia autobuses egingo da Bilbotik (Kontsultatu irteerak beste hiri batzuetatik).
13 eta 14 eguneko egonaldiak
uztailaren 1etik 14ra | uztailaren 16etik 28ra | uztailaren 31tik abuztuaren 12ra |
1.200 € | 1.150 € | 1.050 € |
7 eguneko egonaldiak
ekainaren 25etik uztailaren 1era | uztailaren 16tik 22ra | uztailaren 22tik 28ra | uztailaren 31tik abuztuaren 6ra | abuztuaren 6tik 12ra |
625 € | 625 € | 625 € | 575 € | 575 € |