Ingeles ikastaroa Toronton

15-18 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Toronto  hirian, Kanadan. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetanmantenu osoko erregimenean eta banakako logelan.

Astean zehar ingeleseko  20 klase egongo dira nazioarteko taldeetan. Astero ekintzak egingo dira, hala nola kirolak eta bisita kulturalak. Niagara Falls, Wonderland eta Toronto Island-era txangoak.

Toronto

Ingeleseko ikastaroa Kanadan

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Gure programa Toronto hirian garatzen da, Ontarioko probintzian. Hiru milioi biztanle inguru ditu, kultura anitzeko gizartea da eta Ipar Amerikako eremu metropolitar seguruena da. Hiria Kanadako kultura anglofonoaren erdigunetzat hartzen da eta ospakizun nazional askoren anfitrioia da. Bere tokirik ospetsuenen artean honako hauek daude: CN Dorrea (553 m), Skydome, Toronto City Hall, Eaton Centre, Queen ‘s Park (Ontarioko Batzar Legegilearen egoitza), Torontoko Unibertsitatea, Royal Ontario Museum, Casa Loma gaztelua, etab. Diru ofiziala dolar kanadarra da (CAN $).

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astero 50 minutuko iraupena duten 20 klase ematen dira,  gutxi gorabehera 14 ikasle gela bakoitzean eta nazioarteko taldeetan. Maila hasiberritik goi mailararte. Hasierako maila azterketa eta kurtsoan parte hartu izanaren ziurtagiria barne daude. Klaseak goizez edo arratsaldez izan daitezke.

Eskola-egun bakoitzean, eskolako azken orduan, Lidergo Tailerra saioak egingo dira. Tailer hau ikasleei ideia berriak esploratzen lagunduko dieten trebetasunak garatzera bideratuta dago, etorkizunean onuragarri izango direnak. Saioak honako hauek izan daitezke: adimen artifiziala, talde-lana, helburuak finkatzea, publizitatea.

Ikastetxea

Ikastetxeak instalazioak ditu hiriaren erdigunean eta gela zabalak, WiFia,  ikasleentzat bilera-gela eta baita taberna txiki bat edari eta snack-ekin. Udan zehar ikastetxetik oso gertu dagoen Ryerson unibertsitateko instalazioak ere erabiltzen ditu.

Ostatu hartzea

Familia anfitrioien etxeetan, banakako logelan eta pentsio osoko erregimenean (packed-lunch). Ohikoa da familiek ikasle bat baino gehiago hartzea. Familiak Toronto inguruko herrietan bizi dira. Programaren barruan, eskolara  eta jardueretarako joateko garraio-bonua dago.

Garrantzitsua da gogoratzea Kanadako portaera arauak, ohitura eta usadioak, janariak, ordutegiak,  distantziak eta, oro har, bizimodua  oso desberdinak izaten direla gure herrialdeko bizimoduarekin  eta ohiturekin alderatuta. Alde horretatik, parte-hartzailea da horietara egokitu eta errespetatu behar dituena.

Kanadar gizartea kulturanitza da eta kasu batzuetan familia estiloa ohiko familia estiloarekin bate z etortzea gerta liteke. Familia askok etxean animaliak izanten dituzte.  Batzuetan ikasleak familia bat baino gehiagorekin egongo dira egonaldian zehar.

Ekintzak eta txangoak

4 jarduera daude astero: hiriaren orientazioa eta bira, CN Tower, Canoeing, Royal Ontario Museum, Aquarium, Distillery District, Olympics Sports Day, Youth Disco Boat Party, besteak beste. Jarduera eta txango batzuk igandean izango dira.

Irteerak: Niagara Falls itsasontzian , Canada’s Wonderland eta Toronto Island.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioaren barne

Ostatu hartzea, ekintzak, txangoak eta bidaia, group leaderraren laguntza, aseguru medikoa, istripuena eta errespontsabilitate zibilekoa. Kanadara iristeko eta handik itzultzeko lekualdaketak.

2024ko data eta prezioak

Fechas  de 3 de julio al 21 de agosto Estancias entre 2 y 4 semanas
Precio 2 semanas : 2.375€ Semana adicional: 575€

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?