Ingeles ikastaroa Kent – Bethany-n

 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat

Ikastaroa Bethany School Goudhurst ikastetxean egiten da. Kent konderriko landazabalaren bihotzean dago, Londres hegoaldetik ordubete ingurura.

Astean 15 orduko ingeles-ikastaroa nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikaslerekin. Kirol- edo gizarte-jarduerak. Londresera eta Brightonera irteerak.

Kent – Bethany

Ingeles ikastaroa Bretainia Handian

Egoitzan ostatu hartzea. Ekintzak eta Irteerak.

Kent konderria herrialdeko politenetako bat da. Bere kostalde zoragarriak eta interes historiko eta turistikoko herriek, hala nola Canterbury, Margate, Chatham, Ashford, Dover, Folkestone edo Rochesterrek, Kent ingelesentzako udako leku bihurtzen dute, baita turista atzerritarrentzako interes handiko helmuga ere.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astean 15 orduko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikaslerekin. Eskolako lehen egunean egiten den maila testa  eta orientazioa, material didaktikoa eta parte hartze ziurtagiria barne hartzen ditu. Klaseak goizetan ematen dira. Oinarrizko mailetatik maila aurreratuetaraino.

Ikastetxea

Ikastaroa Bethany School Goudhurst ikastetxean egiten da, barnetegi misto polita, gela zabalak eta ondo hornituak dituena, leku benetan inbidiagarrian. Ikastetxeak tenis-pista, igerilekua, kirola egiteko guneak eta ekitaldi-aretoa ditu. Kent konderriko landazabalaren bihotzean dago, Londres hegoaldetik ordubete ingurura.

Ostatu hartzea

Ikastetxeko egoitzan, pentsio osoko erregimenean, eta logela indibidualak edo partekatuak (1-6 ikasle), bainugela partekatuarekin. Ikasleek telebistadun gela komuna eta Wifi konexioa ere badituzte. Otorduak ikastetxeko jangelan egiten dira, egun libre eta irteera egunetan  izan ezik, horiek packed-lunch izango dira. 

Ikasleek ezin dute esparrutik irten gainbegiratu gabe.

Ekintzak eta Irteerak

Ikastaroak kirol edo gizarte jarduerak biltzen ditu astero: badmintona, saskibaloia, frisbee, futbola, hockeya, ping-pong, tenisa, boleibola, igeriketa, eskulanak, bideo sorkuntza, origamia, antzerkia, eta gaueko jarduerak egunero: Diskoa, Zinema gaua, Talent show, Karaoke edo Mini olinpiadak. Gainera, egun erdiko bisita bat dago inguruko leku interesgarrietara: Canterbury eta Hastings.

Irteerak: Londres eta Brighton

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioaren barne

Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.

2024ko datak eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Uztailak 20 Abuztuak 3  2.650€

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?