Ingeles ikastaroa Kent – Cranbrook-n
12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat
Ikastaroa Cranbrook School ikastetxean egiten da. Tundribge Wells eta Ashford tartean dago, Londres hegoaldetik ordubete ingurura.
Astean 15 orduko ingeles-ikastaroa nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikaslerekin. Kirol- edo gizarte-jarduerak. Londres eta Brighton edo Cambridgera irteerak.
Kent – Cranbrook
Ingeles ikastaroa Bretainia Handian
Egoitzan ostatu hartzea. Ekintzak eta Irteerak.
Cranbrook, Kent landa-eremuaren bihotzean dagoen merkataritza-hiri atsegina- Kent konderria herrialdeko politenetako bat da. Bere kostalde zoragarriak eta Canterbury, Margate, Chatham, Ashford, Dover, Folkestone edo Rochester bezalako interes historiko eta turistikoko herriek Kent ingelesentzako udako leku bihurtzen dute, baita turista atzerritarrentzako leku interesgarri ere.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Astean 15 orduko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikaslerekin. Eskolako lehen egunean egiten den maila testa eta orientazioa, material didaktikoa eta parte hartze ziurtagiria barne hartzen ditu. Klaseak goizetan ematen dira. Oinarrizko mailetatik maila aurreratuetaraino.
Ikastetxea
Ikastaroa Cranbrook School-en egiten da, 1518an sortutako barnetegi ingeles tradizionalean. Eskola-esparruak instalazio bikainak ditu, besteak beste, belar artifizialeko zelai bat, azken belaunaldiko antzoki bat, kanpoko igerileku bat eta kirol-pabiloi bat. Eskola Londresetik ordubete hegoaldera dago, Tunbridge Wells eta Ashford artean.
Ostatu hartzea
Ikastetxeko egoitzan, pentsio osoko erregimenean, eta logela indibidualak edo partekatuak (1-6 ikasle), bainugela partekatuarekin. Ikasleek telebistadun gela komuna eta Wifi konexioa ere badituzte. Otorduak ikastetxeko jangelan egiten dira, egun libre eta irteera egunetan izan ezik, horiek packed-lunch izango dira.
Ekintzak eta Irteerak
Ikastaroak kirol edo gizarte jarduerak biltzen ditu astero: badmintona, saskibaloia, frisbee, futbola, hockeya, ping-pong, tenisa, boleibola, eskulanak, bideo sorkuntza, origamia, antzerkia, bitxien sorkuntza.etb. Gauetan gaubelak ere badaude, hala nola: Disko, karaokea, talent show, moda desfilea eta zinema gaua.
Gainera, egun erdiko bisita bat dago inguruko leku interesgarrietara: Canterbury, Hastings, Hever Castle edo Rye
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioaren barne
Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.