Ingeles ikastaroa Kent Konderrian
13-16 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Kent Konderrian, Erresuma Batua. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.
Klaseak 5 ikasleko taldetan izango dira irakaslearen etxean. Ekintzak arratsaldetan begirale natibo batekin izango dira hala nola, orientazioa, Ramsgate, Westwood Cross, piknikak, zinema etab. Egun osoko irteerak ere egongo dira.
Kent Konderria
Ingeleseko ikastaroa Erresuma Batuan
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Programa hau Kenteko konderrian burutzen da, Ingalaterrako hego ekialdean. Herrialdeko politena bezala ezagutzen da. Bere kostalde polita dela eta ingelesentzako uda pasatzeko leku aproposa da eta kanpotarrak ere joaten dira bisitan interes historiko eta turistiko dun leku ugari dituelako, hala nola, Canterbury, Margate, Chatham, Ashford, Dover, Folkestone edo Rochester. Programa hau konderriko hegoaldean burutzen da, Birchington, Broadstairs, Margate, Deal eta Walmer herrietatik hurbil. INFO+
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Programa honek 3 asteko egonaldia ikaskuntza handiago batekin konbinatzen du. 5 ikasleko taldeak sortzen dira eta bai irakaslearen etxera edo bai familia anfitrioi baten etxera joaten dira klasera. Klaseak astero 4 goizetan ematen dira (3 ordu egunean).
Arratsaldeetan gutxi gora behera 10 ikasleko taldeak sortzen dira, antolakuntzak talde bakoitzari begirale ingeles bat jarriko dio eta berarekin ekintza ezberdinak egiten dituzte, arratsaldeko saioak informalagoak dira eta bertan proiektuak egingo dituzte, interes kultural eta turistikoa duten inguruko herrietara bisitak, kirolak, bizikletan paseoak, zinema, etab. Ikasleek maila azterketa bat egin beharko dute izena emateko garaian horrela taldeak programa hasi baino lehen osatu ahalko dira. Aurreikusitako ordutegia 9:00tik 17:00ra izango da. Oinarrizko mailatik maila erdi-altura.
Ostatu hartzea
Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenan (packed lunch) eta erabilgarritasunaren arabera banakako logela edo partekatua. Familia anfitrioiak irakaslearen etxetik ahalik eta gertuen bizi daitezen saiatzen gara, baina beti ez da posible, horregatik familiaren etxetik irakaslearen etxera oinez heldu ezin diren ikasleei garraio bono bat emango zaie.
Ekintzak
Arratsaldeetan begirale natiboarekin: Ramsgate, Westwood Cross, Broadstairs, Turner Contemporary Margeten eta Whistable zinema, Quex Park, voleyballa hondartzan, crazy golf etab. Programa amaierako ekitaldia ziurtagiriarekin eta picnika.
Irteerak
Irteerak normalean astebarruan eta larunbatetan egiten dira. Bi irteera Londresera (“walking tours”), Canterburyra bat eta bere katedral famatura bisita, beste irteera bat Dreamland jolas parkera eta azken bat Reculverera.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioan barne
Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.