Ingeles ikastaroa King´s Bruton-en
12 – 16 urte bitarteko gazteentzat
Astean 15 orduko ingeles ikastaroa nazioarteko taldeetan. Ikastaroak egoitzan ostatu hartzea, mantenu osoko erregimenan eta banakako zein partekatutako logeletan barne hartzen ditu.
Ikastaroak astero kirol edo gizarte jarduerak eta txangoak barne hartzen ditu.
King´s Bruton
Ingeles ikastaroa Britainia Handian
Egoitzan ostatu hartzea. Ekintzak eta irteerak.
King’s School Bruton Somerset konderrian dago, Ingalaterrako hego-mendebaldean. Trenez erraz heldu daiteke Londres, Bath, Bristol eta Exeter hirietara. Landa-konderria da eta muino uhinduz beteriko paisaia izugarria du: Blackdown Hills, Mendip Hills, Quantock Hills eta Exmoor Parke Nazionala.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Astean 15 orduko ingeles ikastaroa, nazioarteko taldeeta eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzeko. Hasierako maila azterketa eta lehen egunean egiten den orientazioa, eskola materiala eta parte hartze ziurtagiria barne hartzen ditu. Klaseak goizez ematen dira. Oinarrizko mailatik maila erdi-alturarte.
Ikastetxea
Ikastaroa XVI. mendean eraiki zen King ‘s Bruton School ikastetxean egiten da. Bere historiaren zati handi batean, King ‘s latinez eta erretorikaz ikasitako gazte mordoari erreserbatu zitzaion. Gaur egun, ordea, King ‘s egoitza mistoko ikastetxe polita da, parke ikusgarri batez inguratua. Ikastetxeak honako hauek ditu: tenis-pista, kirola egiteko guneak eta ekitaldi-aretoa.
Ostatu hartzea
Ikastetxeko egoitzetan, pentsio osoko erregimenean, eta banakako logeletan edo gela partekatuetan (1-4 ikasle). Otorduak ikastetxeko jangelan egiten dira, txango-egunetan eta asteburuetan izan ezik, packed-lunch bat izaten baita. Bizitegi-etxeek egongela bat dute futbolinarekin.
Ikasleek ezin dute esparrutik irten gainbegiratu gabe.
Ekintzak eta irteerak
Ikastaroak kirol edo gizarte arloko jarduerak biltzen ditu astero: futbola, saskibaloia, boleibola, ping-pong, mini-olinpiadak, altxorraren bilaketa, antzerkia, txotxongilo-showak ‘, karaokea, eta gaueko jarduerak egunero. Jarduerak ikastetxeko instalazioetan egiten dira. Gainera, Bath, Bristol, Salisbury edo Gales bezalako leku interesgarrietara egun erdiko bisita bat ere badago.
IRTEERAK: Londres, Oxford eta Cardiff.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioaren barne
Ostatu hartzea, ikastaroa, ekintzak, txangoak eta bidaia, group leaderraren laguntza, aseguru medikoa, istripuena eta errespontsabilitate zibilekoa. Ingalaterrara iristean eta itzultzean lekualdaketak.