Ingeles ikastaroa Leedsen

18 urtetik gorakoentzat

Ingeles ikastaroa Leeds-en, Erresuma Batua. Ikastaro honen barruan, ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta banakako logelan sartzen da.

Astean 20 ingeles-klase egongo dira,  nazioarteko taldeetan eta gehienez 14 ikasle ikasgela bakoitzean. Ikastetxea hiri erdian kokatuta dago.

Leeds

Ingeles ikastaroa Erresuma Batuan

Egonaldia familian

leeds

Leeds West Yorkshiren dagoen hiri eta zonalde metropolitano garrantzitsu bat da, Ingalaterrako Iparraldean. Aire ibaiaren gainean eraikia dago. Leedsek 770.000 biztanle inguru ditu.  Leeds, Leed-Bradford (LUZ) zonaldearean barruan dago, Erresuma Batuko handienen artean hirugarrena, Londres eta Manchesterren ostean.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles Ikastaroa

Astean 20 ingeles-klase egongo dira (45 minutuko iraupenarekin), nazioarteko taldeetan eta gehienez 14 ikasle ikasgela bakoitzean. Oinarrizko mailatik aurreratutako mailara. Ingeles orokorreko ikastaroak hizkuntzaren estruktura nagusienak lantzen ditu (gramatika, lexikoa eta ahoskera), arreta berezia jarriz ahozko komunikazioari eguneroko egoeretarako. Hasierako maila azterketa eta parte hartze ziurtagiria barne daude.

Ikastetxea

Ikastetxea hiri erdian kokatuta dago, georgiar estiloko eraikin polit batean. 10 gela interaktibo, banakako ikasketa zentroa eta liburutegia ditu, baita ikasleen gela ere, edari eta janari makina, hozkailua, mikrohuin-labea eta WiFi konexioarekin.

Ostatu hartzea

Ikastetxeak aukeratutako familia anfitrioien etxeetan, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean (eguardiko bazkaria packed-lunch modukoa da).

2021 datak eta prezioak

DATA HAUTAZKO ZERBITZUAK PREZIOA
Astelehenero hasten da

Bidaia
Ingalaterran lekualdaketak

PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?