Ingeles ikastaroa Leicesterren
12-16 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Leicester hirian, Erresuma Batua. Ostatu hartzea eskolako egoitzetan, mantenu osoko erregimenean eta banakako logeletan.
Astean 18 klase ordu egongo dira , talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Ekintzak ezberdinak ere egongo dira eta baita Oxford, Cambridge, Blenheim castle, Lincoln, Warwick castle eta Liverpoolera irteerak ere.
Leicester
Ingeleseko ikastaroa Erresuma Batuan
Egonaldia egoitzan. Ekintzak eta irteerak.

Leicester Ingalaterrako hiririk zaharrenetariko bat da, eta bere historiak duela 2000 urtera garamatza. Erdi Aroan garrantzi handia lortu zuen, baina XIX. mendean izan zen ekonomikoki garrantzitsu bilakatu zenean, lantegi, ingeneritza eta zapata produkzioagatik. Industri eta enpresa hauen arrakastak hiria asko haztea suposatu zuen. Gaur egun hiri ingeles tipikoa bat da, aro victoriarreko eraikuntzak daude alde zaharrean eta auzune berriak hiraren kanpoaldean daude. Zona historikoan XVIII eta XIX. mendeko eraikuntza asko daude: The Guildhall, Santa Maria eliza, The City Rooms, abadia, gaztelua eta Clock Tower dorrea. Leicestershire konderriko kapitala da, Midlands eskualdean, Coventry, Nottingham eta Birmingham bezalako hirietatik gertu. INFO+
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Astero 18 orduko ingeles kurtsoa talde internazionaletan eta bataz beste 15 ikasle inguru egongo dira klase bakoitzean. Lehen egunean egingo den maila azterketa, orientazioa, mailegu moduan utziko diren testu liburuak eta parte hartze ziurtagiria barne daude. Klaseak goizez izango dira astelehenetik ostiralera eta astean arratsalde bat. Kurtsoa oinarrizko mailatik maila erdi-arltura da.
Ikastetxea
Kurtsoa Leicesterreko unibertsitateko campusean izango da, hiri erdialdetik 20 minutura. Ikasgela handiak ditu, Internet, egoitzak, kafetegiak, jantokia eta gimnasioak, baita aire librean egoteko zonak ere. Ikasleek ezin dute eremutik atera baimenik gabe.
Ostatu hartzea
Egoitzetan banakako logeletan (komun partekatuak), mantenu osoko errejimenean. Bazkaria campuseko kafetegian izango da. Irteera egunetan eta asteburuetan bazkaria packed-lunch bat izango da. Izarak egoitzan bertan egongo dira, baina ikasleek beren eskuoihalak eraman beharko dituzte. Campusean arropa garbitzeko gela ere badago.
Ekintzak eta irteerak
Ekintzak astelehenetik ostiralera izango dira: futbola, voleibola, saskibaloia eta tenisa moduko kirolak, eta “performing arts”: antzerkia, musika eta dantza. Gaubelak ere egiten dira: karaokea, diskoteka, quizzak, altxorraren bila, lehiaketak, etab.
Irteerak larunabat eta igandeetan Oxford, Cambridge, Blenheim palace, Lincoln, Warwick castle eta Liverpoolera.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioan barne
Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.