Frantses ikastaroa Lochesen

12-16 urte bitarteko gazteentzat

Frantses ikastaroa, Lochesen, Frantzian. Ostatu hartzea egoitzan edo familian izan daiteke, eta bietan mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.

Astero 20 klase emango dira,  nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Klaseak astelehenetik ostiralera izaten dira, goizetan, eta 45 minutuko iraupenarekin.

Loches

Frantses ikastaroa Frantzian

Familian edo egoitzan egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

LOCHES-1

Loches “Chateaux de la Loire” eremuaren erdigunean dagoen Erdi Aroko hiri bat da. Toursetik gertu dago eta Paristik 55 minutura trenez. Erdi Aroko arkitektura oso ondo mantendu du, eta bisitatzeko hainbat leku interesgarriak dauzka, hala nola, gotorlekua, ziegak, Luis XI.ren Dorrea, lurpeko pasadizoak, Puerta Real eta Juana de Arcoren aretoa.

Ikastaroaren ezaugarriak

Frantses ikastaroa

Astero 20 klase (45 minutuko iraunaldia) emango dira, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Klaseak goizez ematen dira astelehenetik ostiralera. Maila-azterketa, testuliburua eta parte-hartze ziurtagiria barne daude. Maila azterketa eta orientazioa lehenengo egunean egiten dira. Mailak: oinarrizkotik altuenera.

Ikastetxea

Ikastetxea hiriaren erdigunean dago. Ikus entzunezko ekipoa, hizkuntza laborategia, proiekzio aretoa, multimedia zentroa, liburutegia, jantokia, bilera gela, gimnasioa eta erabilera anitzeko gelak ditu.

Ostatu hartzea

Ikastetxeko egoitzan, mantenu osoko erregimenean eta partekatutako logelan (2-6 ikasle), bainugelarekin. Jatorduak ikastetxeko jantokian izaten dira. Irteera egunetan packed-lunch izango da.
14 urtetatik aurrera, familian ere egoitza har dezakete, partekatutako logelan eta mantenu osoko erregimenean (bazkaria ikastetxeko jantokian). Familiek Loches inguruko herrietan bizi dira eta ikastetxera joateko garraiobidea eskaintzen dute.

Ekintzak eta irteerak

Arratsaldeetan ekintzak desberdinak daude: jolasak, eskulanak, tailerrak, kirolak eta inguruko leku interesgarrietara joateko txangoak: Erdi Aroko hiriko ziegak,  Beauvaleko Zooa, Tours hiria, etab.

Hiru txango ere badaude: Paris, Euro Disney eta Futuroscope.

Bidaia

Bidaia Bilbotik  izango da.

Prezioan barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia Bilbotik, group leaderraren laguntza. Mediku-, istripu- eta errespontsabilitate zibileko-asegurua, eta Frantziara iristeko eta bueltatzeko lekualdaketak.

2020ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA FAMILIAN PREZIOA EGOITZAN
Uztailak 5 Uztailak 25 2.450€ 2.625€

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?