LONDON BECKENHAM GAMES AND APPS INGELES IKASTAROA (eusk)2019-03-01T14:00:13+00:00

Ingeles ikastaroa London-Beckenhamen

16-18 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa London-Beckenhamen Erresuma Batua. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.

Astean 15 orduko (45 minutuko 20 sesio) kurtsoa, talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle gelako. Games and APPS design. Kirolak eta bisita kulturalak bezalako ekintzak egongo dira eta baita Cambridge eta Brightonera irteerak ere.

London- Beckenham

Ingeleseko ikastaroa + apps design Erresuma Batuan

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Beckenham Londresko hego-ekialdean kokatua dago, hiri erdigunetik trenez 40 minutura. Gaur egun Londresko kanpoaldean dagoen bizitegi gune bat da,  baina herri txikiaren xarma oraindik mantentzen du, eta era guztietako zerbitzuak ditu: ospitalea, zinema, antzerkia, Azaroan musika eta dantza  jaialdiak, bi parke, kafetegi eta jatetxeak, dendak, etab. INFO+

DATA ETA PREZIOAK IKUSI
INSKRIPZIOA ONLINE
INSKRIPZIO ORRIA
INFORMAZIO GUZTIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astean 15 orduko (45 minutuko 20 sesio) kurtsoa, talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle gelako. Klaseak goizez edo arratsaldez izan daiteke, astelehenetik ostiralera. Maila guztientzako klaseak daude, oinarrizko mailatik goi mailara. Maila azterketa, testu liburuak eta parte hartze ziurtagiria barne daude. Maila azterketa eta orientazioa lehenengo egunean egiten dira.

Nahi duten ikasleek ingeleseko kurtsoari Games & App Design aukera gehitu diezaiokete.  Aukera hau aste bete irauten duten ataletan dago antolatuta eta atal  bakoitzak 6 orduko iraupena du. Ikasleak B2 ingeleseko maila izan beharko du (test bat egin beharko dute aukera hau hautatu baino lehen). 6 orduak 2 edo 3 egunetan ematen dira eta klaseak espezialista batek emango ditu. Eskolak aukera hau 2 astetarako hartzea gomendatzen du honela ahalik eta gauza gehien ikasiko dituzte  jokoen eta mugikorreko aplikazioen diseinuaren  inguruan.

Modulu honek mugikorreko joko eta aplikazio ezberdinak nola diseinatu eta sortzen diren erakutsiko digu. Ikasleek bere bideo jokoa diseinatuko dute eta beronen promozioa eta marketinga nola egin ere ikusiko dute. Ondorengo arloak lantzen dira moduluan: “story boards”, “characters”, “backgrounds” eta “music”. Honek talde lana eta interakzioa  eskatzen ditu.

Ikastetxea

Eskola Beckenhameko bizitegi auzune batean dago. Interneta duen ordenagailu gela  eta banakako ikasgelak, kafetegi txiki bat eta lorategi handi bat ditu. Uda garaian beste eskola bateko instalakuntzak ere erabiltzen dituzte, eskolatik oinez 15 minutura daudenak.

Eskola hau helduen eskola da eta horregatik parte-hartzaileak heldu bezala tratatzen dituzte eta eskolak antolatzen dituen eta programan barne dauden ekintzetan bakarrik egongo dira begiraleez ikuskatuta. Parte-hartzaileak programa hasi aurretik eduki beharko dituzte 16 urte beteta.

Ostatu hartzea

Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan izango da. Hauek bizitegia auzoetan egongo dira eta Beckenham inguruko herrietan. Mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan. Bazkaria , astelehenetik ostiralera, eskolak emango duen packed-lunch bat izango da.

Ekintzak eta irteerak

Kurtsoan barne, astelehenetik ostiralera, ekintza ezberdinak egongo dira. Bai kirolak eta bisita kulturalak eta baita Londresera bi irteera ere. Ekintzen artean honakoak aurki ditzakegu: orientazio tourra oinez hirian zehar,  The West End, Greenwich, Science Museum, National Gallery, British Museum, Camden Town edo Covent Garden, zinema, kirolak, crazy golf eta bolera.

Games & App Design aukeratzen duten ikasleak moduloaren ordutegiaren arabera ekintza batzuetara joan ahalko dira

  Astean zehar gauean bi ekintza ere egongo dira: “music night”, “talent show”, “games night”.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioan barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.

2019ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA Gams&apps ASTE BATERAKO GEHIGARRIA
Uztailak 7 Uztailak 27 2.790€ 185€
INSKRIPZIOA ONLINE

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN