Ingeles ikastaroa London-Beckenhamen

16-18 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Beckenham hirian, Erresuma Batuan. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetanmantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.

Astean 15 orduko (45 minutuko 20 saio) ikastaroa, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle gela bakoitzean. Klaseak goizez edo arratsaldez izan daitezke, astelehenetik ostiralera. Games & App Design ikastaroa gehitzeko aukera dago.

TXANGOAK: Brighton eta Cambridge.

London- Beckenham

Ingeleseko ikastaroa Erresuma Batuan

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

London-beckenham-7

Beckenham hiria Londreseko hego-ekialdean kokatua dago, hiri erdigunetik 40 minutura dago trenez. Gaur egun, Londreseko kanpoaldean dagoen bizitegi gune bat da,  baina herri txiki baten xarma oraindik mantentzen du, eta mota guztietako zerbitzuak ditu: ospitalea, zinema, antzerkia, musika eta dantza  jaialdiak azaroan, bi parke, kafetegi eta jatetxeak, dendak, etab. 

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astean 15 orduko ikastaroa, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle gela bakoitzean. Klaseak goizez edo arratsaldez ematen dira, astelehenetik ostiralera. Klaseak 45 minutuko iraupena duten 20 saiotan banatzen dira, oinarrizko mailatik goi mailara. Maila-azterketa, testuliburuak eta parte hartze ziurtagiria barne daude. Maila azterketa eta orientazioa lehenengo egunean egiten dira.

Ikastetxea

Ikastetxea Beckenhameko bizitegi gune batean dago. Interneta duen ordenagailu gela, banakako ikasgelak, kafetegi txiki bat eta lorategi handi bat ditu. Uda garaian instalazio gehigarriak ere erabiltzen dituzte, ikastetxe nagusitik oinez 15 minutura daudenak. Ikastetxe hau helduen eskola da, eta, beraz, parte-hartzaileak halakotzat hartzen dira eta ikastetxeak antolatzen dituen eta programan barne dauden ekintzetan begiraleez ikuskatuta egongo dira bakarrik. Parte-hartzaileek gutxienez 16 urte beteta izan behar dituzte programa hasi aurretik.

Ostatu hartzea

Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan ematen da, Beckenham inguruko bizitegi-eremuetan eta herrietan bizi direnak, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan. Bazkaria, astelehenetik ostiralera, ikastetxeak emango duen packed-lunch bat izango da.

Ekintzak eta irteerak

Astelehenetik ostiralera, ekintza desberdinak egongo dira, bai kirolak nola bisita kulturalak. West End, Science Museum, Natural History Museum, Camden Market,  Covent Garden, Chrislehurst Caves eta  zinema, kirolak, Laser-Tag eta bolera. Astean zehar bi gaubela egongo dira: “Music night”, “Talent show”, “Games night”.

IRTEERAK: Cambridge, Brighton eta Windsor Castle

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioaren barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.

2021 datak eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Ekainak 28 Uztailak 19 2.890€

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?