Ingeles ikastaroa Londres Beckenhamen
16 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikastaroa Londres Beckenhamen, Erresuma Batuan. Ostatu hartzea familia anfritrioien etxeetan, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean (gosaria eta afaria).
Ikastaroa A1+ – C1 mailetan emango da. Klaseak nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 14 ikasle ikasgela bakoitzean, klaseek 45 minutuko iraupena dute.
Londres Beckenham
Ingeles ikastaroa Ingalaterran
Egonaldia familian edo eskolaren apartamentuetan
Beckenham Londreseko hego ekialdean kokatuta dago, Bromley distrituan. Gaur egun 82.000 biztanle ditu. Hasierako herria gaur egungo hiriaren iparraldeko zatian zegoen, eta bertan jabetza handiak zeuden: Beckenham Park, Kelsey eta Langley Park. Eraikin bereizgarrienetako bat Chinese Garage (garaje txinatarra) da, Japoniako pagoda estiloan eraikia eta gaur egun autoen kontzesionario bat dena; babestutako beste toki batzuk ere baditu, nola XII. mendeko St George´s Church, XIII. Mendeko The Lych Gate, eta baita ere XVII. Mendeko bi pub: Ye Old George eta The Three Turns.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles Ikastaroa
Ingeles orokorreko ikastaroak A1+ eta C1 bitarteko 5 mailatan ematen dira. Klaseak maila bereko nazioarteko taldeetan antolatzen dira, eta gehienez 14 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzean. Klaseek 45 minutuko iraupena dute.
Eskola
Gure ikastetxea Beckenhameko bizitegi-gune batean dago, hiriko merkataritza-gunetik 5 minutura eta Londresetik trenez 20 minutura. Arbel interaktiboak dituzten gelak, liburutegia, WiFi, kafetegia eta lorategiak ditu. Hautazko hainbat jarduera eta txango antolatzen ditu.
Ostatu hartzea
Ikastaroaren prezioaren barne, familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean, gosaria eta afaria.
Eskolak partekatutako apartamentuak eskeintzen ditu ere. Ikasleek banakako logela eta partekatutako komuna daukate eta janaria ez dago barne. Apartamentuak eskolatik 15 minutura daude. Mota honetako ostatua 18 urte baino gehiagoko ikasleentzat da.