Ingeles ikastaroa Londres erdigunean
18 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikastaroa Londreseko erdigunean, Erresuma Batuan. Ikastaro honen barruan ostatu hartzea familian anfitrioekin sartzen da, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean.
Ikastaroa A1-C1 bitarteko mailetan emango da. Klaseak nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean, klaseek 50 minutuko iraupena dute.
Londres erdigunea
Ingeles ikastaroa Ingalaterran
Egonaldia familian

Londres Ingalaterra hegoaldean dago eta Erresuma Batuko hiriburu politiko eta ekonomikoa da. Bere kokapen pribilegiatuak mesede egin zion, denbora luzez, herrialdeko eskualderik populatuena eta aberatsena izan baitzen. Izurrite epidemia larri baten ondoren eta hiria suntsitu zuen sute baten ondoren, XVII. Mendean hiria berregin zuten eta kontutan izan ziren behar urbanistikoak, honela Londres Ingalaterrako bizitza sozialaren zentro bilakatu zen. Gaur egungo Londresko ia lekurik gehienak Victoriar garaikoak dira. Ingalaterrako Bankua sortu izanaren ondorioz Londres izugarri hazi zen. XIX. mendean Londres hiriburu finantziero eta merkataria bilakatu zen. 33 barruti ditu, besteak beste: Whiteball eta Westminster, Piccadilly eta St Jame´s, Covent Garden eta Strand, The City, Chelsea, Kensigton eta Holland Park, Greenwich eta Blackeath. Barruti hauek botere politiko eta erligiosoaren zentru izan dira eta horregatik monumentu asko daude bertan. Derrigorrezkoak diren bisita batzuk honako hauek dira: Big Ben eta Westminsterreko Abadia, Parlamentuko etxeak, Buckingham Palace eta guardia-aldaketa, Trafalgar Square, Londreseko Dorrea, San Pablo Katedrala, Tower Bridge, London Eye, Piccadilly Circus, eta honetaz gain Portobello Road, Camden Town eta Convent Gardeneko merkatuak eta baita Regent’s Park eta Hyde Park.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles Ikastaroa
Ingeles orokorreko ikastaroa A1etik C1era bitarteko 5 mailatan ematen dira. Klaseak maila bera duten nazioarteko taldeetan antolatzen dira eta gehinez 15 ikasle daude ikasgela bakoitzean.
Ikastetxea
Gure ikastetxea Camden Townen kokatuta dago, hiriko gunerik animatuenetako eta erakargarrienetako bat. Kentish Town inguruan ere beste eraikin bat dauka, ikastetxe nagusitik 15 minututara. Ikasgelak, ikasleentzako egongela internetera dohako sarbidearekin eta ordenagailu gela ditu.
Ostatu hartzea
Prezioaren barne familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean (gosaria eta afaria). Egoitzan ostatu hartzeko aukera ere badago, banakako logelan bainugela partekatuarekin eta otordurik gabe. Beste ikasle batzuekin partekatzeko sukaldea eta egongela ditu.