Ingeles ikastaroa Londres Wimbledonen

16 urtetik gorakoentzat

Ingeles ikastaroa Londres Wimbledonen,  Ingalaterra. Ostatu hartzea familia anfritrioien etxeetan, banakako logelan eta mantenu erdiko errejimenean.

Ikastaroa A2-C1 mailetan emango da. Klaseak talde internazionaletan antolatzen dira, gehienez  14 ikasle ikasgelako, klaseek 45 minutuko iraunaldia dute.

Londres Wimbledon

Ingeles ikastaroa Ingalaterran

Egonaldia familian

step-travel-cursos-adultos-margate-inglaterra-02

Tenis txapelketa dela eta mundu osoan oso ezaguna da. Wimbledon herria,  azken finean Londreseko beste auzune bat da. Bataz beste 70.000 biztanle ditu eta Londresko hego mendebaldean dago. 20-30 minutu daude trenez hiriaren erdigunera. Bizitegi zonalde aberats bat da eta zonalde berde asko ditu, horregatik Londresko biztanleek asko estimatzen dute: Wimbledon Common parkea oso ezaguna da, batez ere asteburuetan, baita Wimbledon Park ere, aurrekoa baina txikiagoa, eta bertan All England Club dago. Boutique alternatiboak, kafetegiak, jatetxeak eta denbora pasatzeko hainbat leku daude.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles Ikastaroa

Ingeles orokorreko ikastaroak 5 mailatan ematen dira A2 tik hasi eta C1 erarte. Klaseak maila bera duten talde internazionaletan antolatzen dira, eta gehienez 14 ikasle egongo dira gela bakoitzean. Klaseek 45 minutuko iraupena dute.

Ikastaro guztietan honakoa dago barne:  hasierako maila azterketa eta lehen egunean egiten den orientazio saioa, ikasteko materiala, aurrerapen txostenak eta ziurtagiria. Gutxieneko adina: 16 urte. Adin gutxiko parte  hartzaileek derrigorrez kontratatu behar dituzte bertara heltzen direnerako  eta bertatik  itzultzen direnerako lekualdaketak.

IKASTARO OROKORRA: Goizez edo arratsaldez emango diren 20 klase astean. Hizkuntzaren estruktura orokorrak lantzeko diseinatuta dago (gramatika, hiztegia eta ahoskera), bereziki eguneroko bizitzako gertaera ezberdinetan moldatzeko ahozko komunikazioan enfasi handia eginaz.

IKASTARO TRINKOA: 30 klase astean. Estruktura guztiak jorratzen ditu eta helburua ahozko komunikazioa gehiago menperatzea da eta konfiantza eta ahozko espresioaren efikazia handituz. Goizeko klaseak ingeles orokorreko ikastaroko klaseak dira; astean hiru arratsaldetan klasetan enfasi berezia egiten zaie ahozko espresioari, akatsen zuzenketei, ahoskerari, etab. Arratsaldeko klasea maila aurre erdi-goi mailan eta erdi-goi maila altuan ematen dira (A2-B2).

Ikastetxea

Ikastetxe hau zentroan dago, zinema, antzoki eta merkatal gunetatik minutu gutxira oinez. 11 ikasgela, banakako ikasgelak, ordenagailu gela, WiFia eta ikasleentzako egongela ditu.

Ostatu hartzea

Prezioaren barne familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago, banakako logela eta mantenu erdiko errejimenean.

 

2019 datak eta preziok

DATAK HAUTAZKO ZERBITZUAK PREZIOA
Astelehenero hasten da, hasiberriak izan ezik

Bidaia
Lekualdatzeak Ingalaterran

PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza

¿Quieres más información sobre cursos?