Ingeles ikastaroa Maltan

18 urtetik gorakoentzat

Ingeles ikastaroa Maltan. Ikastaro honen barruan ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan edo apartamentuetan sartzen da, mantenu erdiko erregimenean eta partekatutako logelan. 

Ikastaroa A2 – C1 bitarteko mailetan emango da. Klaseek 45 minutuko iraupena dute eta gehienez 12 ikasle daude ikasgela bakoitzean.

Malta

Ingeles ikastaroa Maltan

Egonaldia familia anfitrioien etxeetan edo apartamentuetan

Malta-55

Malta noranzko turistiko paregabea da. Maltara bidaiatzea aukerarik onenetako bat da ingeleseko ikastaro bat eta Mediterraneoaren erdian turismo egun batzuk izan nahi dituztenentzat. Malta itsasoz, kostalde harritsuz,  itsaslabarrez eta ur urdin turkesaz bustitako hondartzez beteta dago. Mediterraneoko irla honetan, bidaiariak itsasoaren ondoan atseden hartzen goza dezake, baina, aldi berean, ekintza eta irteera ugari daude egiteko. 7.000 urte baino gehiagoko historiarekin, monumentu arkeologiko eta arkitektoniko asko daude, guztiak erraz ikus daitekeen zonalde txiki batean. Maltan ekintza asko ere egin daitezke: snorkela, golfa, trekking, zaldian ibili, baita irlako porturik garrantzitsuenak eta Gozo eta Comino uharteak bisitatzeko  kruzeroak ere.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles Ikastaroa

Ikastaro guztiek maila azterketa, lehen  egunean egiten den orientazio saioa eta parte hartze ziurtagiria dute barne, baita eskola materialak eta “welcome evening” ere. Klaseek 45 minutuko iraupena dute eta gehienez 12 ikasle daude gela bakoitzean.

Ikastaroak 5 maila ezberdinetan ematen dira A2-C1. Ikasleek doan dute “e-learning” programa, ikastaroa hasten denetik 3 hilabetez beren ingelera maila hobetzeko; beren ikasketa-plana egin dezakete, lantzea gehien behar dituzten gaiak lantzeko, beren mailan eta beren aurrerapenaren  monitorizatu ahalko dute. Gutxieneko adina: 18 urte.

IKASTARO OROKORRA: Astean ingeles orokorreko 20 klase emango dira.  Ikastaro honen helburua hizkuntzaren oinarrizko trebetasunak lantzea da: listening, speaking, reading eta writing, baita ezagutza- eta ulermen-maila ere. Ikastaroan zehar testuinguruaren araberako gramatika lantzen da, hiztegia zabaltzen da eta ahoskera hobetzen da, ikaslearen konfiantza areagotuz ingelesa erabiltzerakoan. Klaseak goizez edo arratsaldez ematen dira.

IKASTARO TRINKOA: Astean 30 klase dituen ikastaro trinkoak 20 klaseko ikastaro orokorra konbinatzen du, arratsaldetan 10 klaserekin aurrerapen azkarragoa lortzeko. Klase hauetan ingeles orokorra ere lantzen da. Ikasleekelkarrekintzan aritzeko eta hizkuntza praktikatzeko aukera dute, bikote eta talde txikietan lan eginez, ingelesa erabiliz egoera errealak erakusten dituzten jardueretan.

Ikastetxea

Gure ikastetxea Pacevillen dago, St Julians uhartearen bihotzean, irlako zonarik ezagunenetariko bat eta Maltako hiriburutik gertu, Valleta. 60 ikasgela dituen eraikin moderno batean dago, aire girotua du,  arbel interaktiboak, 2 ordenagailu-gela, WiFi, liburutegia, ikasleentzako satelite bidezko telebista duten bilera gela,  banakako ikasgelak eta terraza duen kafetegia baditu.

Ikastetxeak irteera programa zabal bat antolatzen du, bai Maltan, nola Gozo edo Comino irletan, eta urperkaritza, bela eta beste hainbat ur kirol egiteko ikastaroak ere antolatzen ditu. Guzti hauek hautazkoak dira.

Ostatu hartzea

Ikastaroko prezioaren barne familia anfitrioien etxeetan edo apartamentuetan ostatu hartzea dago, bi kasuetan logela partekatuan. Familia anfitrioien etxeetan mantenu erdiko erregimena dago (gosaria eta afaria). Maltan familiek hainbat nazionalitatetako ikasle hartzen dituzte aldi berean. Banakako logelan ostatu hartzea ere eskatu daiteke, gehigarri bat ordainduz.

Beste aukera bat ikastetxeko egoitzan ostatu hartzea da, eta eraikuntza berean kokatuta dago. Binakako logelak bainugela, ikasteko mahaiak eta telebista ditu, baita aire girotua ere. Gosaria barne dago. “Beach Club”etik eta hondartzatik 5 minutura dago, Paceville-St Julians bihotzean kokatuta, denda, kafetegi eta jatetxeetatik gertu. Logela partekatzen duten bi ikasleak batera eman beharko dute izena eta batera bidaiatu, edo banakako logela eskatu dagokion gehigarria ordainduz.

Egoitza motako ostatu hartzea eskatu nahi izanez gero, komeni da ahalik eta azkarren egitea.

2022 datak eta prezioak

DATAK HAUTAZKO ZERBITZUAK PREZIOA
Astelehenero hasten da, hasiberriak izan ezik

Bidaia

Kategoria ezberdinetako hoteletan ostatu hartzea

PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea, aipaturiko ekintzak, aseguru poliza, eta Maltara heltzeko eta itzultzeko lekualdaketak.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?