Ingeles ikastaroa Maltan

14-17 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Maltan. Ostatu hartzea hotelean, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.

Astean 15 orduko ingeles ikastaroa, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Ekintzak astelehenetik larunbatera bai kirolak nola bisita kulturalak egingo dira.

Malta

Ingeleseko ikastaroa Maltan

Hotelean ostatu hartzea. Ekintzak eta irteerak.

Malta-6

Maltak iragan historiko oso zabala du non ingelesek Malta hartu zuten 1964ra arte, urte horretan Maltak independentzia lortu zuen. Maltarrek administrazio, hezkuntza eta legedi sistema britaniarra hartu zuten.  Bere kostalde eta arkitekturari esker, Malta film eta telesail gehien filmatzen dituen hirietako bat bilakatu da. Gastronomia beste puntu interesgarri bat da. Azkenik, bere klima zoragarria eta ur kirol asko praktikatzeko ematen duen aukerak, Malta opor-leku garrantzitsu bat bezala kokatzen dute.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Ikastaro honek 15 eskola ordu ditu astean, astelehenetik ostiralera, goizez edo arratsaldez. Gehienez 15 ikasle daude gela bakoitzeko nazioarteko taldeetan. Ikastaroa hainbat mailatan ematen da, oinarrizko mailatik hasi eta erdi-goi mailaraino. Besteak beste, ongietorri-packa (eskolako txartela, mapa, harremanetarako telefonoak, etab.), maila-testa eta orientazio, ikastarorako materiala eta parte-hartzearen ziurtagiria hartzen du barne programak.

Ikastetxea

Eskolak ikasleek ostatu hartzen duten resort hotelean edo Maltako erakundearen eskola nagusian ematen dira eta behar bezala hornitutako gelak dituzte.

Ostatu hartzea

Ostatu hartzea Salina Bay-en 4 izarreko Salina 4  hotel resortean izango da, Vallettatik 15 km-ra dago, uharteko hiriburua. Mantenua  pentsio osokoa da (hot lunch-a ematen da, txango-eguneta  izan ezik). Ostatu hartzea logela partekatuetan (4 ikasle) izango da , bainugela, terraza eta aire girotuarekin.  Hotel honek igerileku handi bat du kanpoan.

Jokabide-arauak, usadioak eta ohiturak, otorduak, ordutegiak, distantziak, eta, oro har, bizimodua gure herrialdeko ohiko bizimoduaren eta ohituren oso bestelakoa izaten da. Alde horretatik, parte-hartzaileak errespetatu eta egokitu behar ditu. Ikasleek ezin dute hotela utzi gainbegiratu gabe.

Ekintzak eta irteerak

Ikastaroan honako jarduera eta txango hauek egingo dira:

  • Orientazio-saioa programaren hasieran.
  • Orientazio-Tourra.
  • Aquarium & Bugibba
  • Gozo y Paddleboat
  • Splash & Fun. (Uretako parkea)
  • International Student Party.
  • Hondartzetara irteera antolatuak.
  • Ikasteteko “Beach Club”era sarrera.
  • Mdinara bisita.
  • Valletara bisita.
  • Harbour Cruise.
  • Itsasontziz paseatzea

Astelehenetik larunbatera eta gauetan ere antolatzen dira jarduerak. Jardueretarako garraioa eta gaueko jardueretatik itzultzeko garraioa barne hartzen ditu. Programan sartutako jarduera eta txangoetara joatea nahitaezkoa da.

Astelehenetik larunbatera programatutako jarduerak daude, baita gauetan ere. Jardueretarako garraioa eta gaueko jardueretatik hotelera itzultzeko garraioa barne daude. Programak barne hartzen dituen jarduera eta txangoetara joatea nahitaezkoa da.

 

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioan barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Maltan. Ezerezte-asegurua.

2024ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Ekainak 30 Uztailak 21 3.450€

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?