Ingeles ikastaroa Maltan

14-17 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Maltan. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetanmantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.

Astean 15 orduko ingeles ikastaroa, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Ekintzak astelehenetik larunbatera bai kirolak nola bisita kulturalak egingo dira.

Malta

Ingeleseko ikastaroa Maltan

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Malta-6

Maltak iragan historiko oso zabala du non ingelesek Malta hartu zuten 1964ra arte, urte horretan Maltak independentzia lortu zuen. Maltarrek administrazio, hezkuntza eta legedi sistema britaniarra hartu zuten.  Bere kostalde eta arkitekturari esker, Malta film eta telesail gehien filmatzen dituen hirietako bat bilakatu da. Gastronomia beste puntu interesgarri bat da. Azkenik, bere klima zoragarria eta ur kirol asko praktikatzeko ematen duen aukerak, Malta opor-leku garrantzitsu bat bezala kokatzen dute. 

DATAK ETA PREZIOAK IKUSI
AURREINSKRIPZIOA ONLINE
IZEN EMATE ORRIA
INFORMAZIO GUZTIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Kurtso honek asteko 15 klase ditu barne (45 minutuko 20 sesio), hauek astelehenetik ostiralera izango dira goizez edo arratsaldez. Ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikasle egongo dira nazioarteko taldeetan. Kurtsoa maila ezberdinetan emango da, oinarrizko mailatik erdi-maila alturaino. “Welcome pack”a barne dago (eskolako karneta, mapa, kontakturako telefonoak, etab), maila-azterketa eta orientazioa, kurtsorako materiala eta parte hartze ziurtagiria. 

Ikastetxea

Ikastetxeak klaseetara joateko ibilbide ezberdinak egingo dituzten autobusak antolatzen ditu, aldez aurretik ezarriko dituzte elkartze puntuak zeintzuk izango diren. Maltako eskolak ikastetxe ezberdinak erabiltzen ditu St Julian’s zonaldean eta inguruetan.

Ostatu hartzea

Ostatu hartzea familia anfitrioien, mantenu osoko erregimenean (packed-lunch) eta partekatutako logelan. Maltan ohikoa da familiek hainbat nazionalitatetako ikasleak aldi beran hartzea (4-6). Oso normala da ere familiek animaliak izatea.

Ikastetxeak, etxeko erdal hiztun bat bakarrik egon dadin saiatzen da, nahiz eta, salbusepeneko edo ezinbesteko kasuetan, hizkuntza bereko bi ikasle etxe beran ostatu hartzeko eskubidea gordetzen duen. Familiak hainbat heritan bizi direnez, ikasleek ikastetxeak ematen duen eskola-garraioa erabili beharko dute klaseetara joateko.

Garrantzitsua da gogoraraztea portaera arauak, ohiturak, janaria, ordutegia, distantziak eta orokorrean bizimodua gu ohituta gaudenarekin alderatuz oso ezberdinak izan daitezkela. Alde horretatik, parte-hartzailea da horietara egokitu behar dena.

Ekintzak eta irteerak

Ikastaroan honako jarduera eta txango hauek egingo dira:

  • Orientazio-saioa programaren hasieran.
  • Orientazio-Tourra.
  • Bolatokia
  • Splash & Fun. (Uretako parkea)
  • International Student Party.
  • Hondartzetara irteera antolatuak.
  • Ikasteteko “Beach Club”era sarrera.
  • Mdinara bisita.
  • Valletara bisita.
  • Cominora bisita.
  • Harbour Cruise.
  • Hondartzako Volleya.
  • Zinema
  • Gaubelak

Astelehenetik larunbatera eta gauetan ekintzak eskolak antolatuak daude. Ekintzetara joan ahal izateko ikastetxeak garraiobidea antolatzen du,  baita gauetan ekintzetatik ikastetxeak finkatutako “elkartze puntura” bueltatzeko garraioa ere. Ekintza eta irteeretara joatea nahitaezkoa da. Ikasleren batez gaueko ekintzara joan nahi ez balu eta familiarekin gelditzea nahiago badu, bere group leaderrari eta familiari aldez aurretik jakinarazi beharko dio.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioan barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Maltan.

2019ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Ekainak 27

Uztailak 18

2.550€
AURREINSKRIPZIOA ONLINE

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN