Udako ikastaro berezia Maltan

18 urtetik gorakoentzat

Ingeleseko udako ikastaro berezia Maltan. Ikastaro honek logela partekatutako apartamentuetan ostatu hartzea barne hartzen du.

Ikastaroa oinarrizko mailatik altuenera emango da. Klaseek 45 minutuko iraupena dute eta gehienez 12 ikasle daude ikasgela bakoitzean.

Malta

Udako Ingeles ikastaro berezia Maltan

Ikastetxeko apartamentuetan

Malta-55

Malta noranzko turistiko paregabea da. Maltara bidaiatzea aukerarik onenetako bat da ingeleseko ikastaro bat eta Mediterraneoaren erdian turismo egun batzuk izan nahi dituztenentzat. Malta itsasoz, kostalde harritsuz,  itsaslabarrez eta ur urdin turkesaz bustitako hondartzez beteta dago. Mediterraneoko irla honetan, bidaiariak itsasoaren ondoan atseden hartzen goza dezake, baina, aldi berean, ekintza eta irteera ugari daude egiteko. 7.000 urte baino gehiagoko historiarekin, monumentu arkeologiko eta arkitektoniko asko daude, guztiak erraz ikus daitekeen zonalde txiki batean. Maltan ekintza asko ere egin daitezke: snorkela, golfa, trekking, zaldian ibili, baita irlako porturik garrantzitsuenak eta Gozo eta Comino uharteak bisitatzeko  kruzeroak ere.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles Ikastaroa

Ingeles orokorreko 20 klase astean, nazioarteko taldeetan eta gehienez 12 ikasle ikasgela bakoitzean. 6 maila ezberdinetan ematen dira klaseak, oinarrizko mailatik altuenerarte. Klaseek 45 minutuko iraupena dute. Maila azterketa eta lehen egunean orientazio tourra barne daude, baita material didaktikoa eta parte hartze ziurtagiria ere. Ikastaroaren helburua hizkuntzaren oinarrizko trebetasunak garatzea da: listening, speaking, reading eta writing, baita ezagutza- eta ulermen-maila ere.

Ikastaroan testuinguruaren araberako gramatika lantzen da, hiztegia zabaltzen da eta ahoskera hobetzen da, ikaslearen konfiantza areagotuz ingelesa erabiltzerakoan. Klaseak goizez edo arratsaldez izan daitezke.

Ikastetxea

Gure ikastetxea Pacevillen dago, St Julians uhartearen bihotzean, irlako zonarik ezagunenetariko bat eta Maltako hiriburutik gertu, Valleta. 60 ikasgela dituen eraikin moderno batean dago, aire girotua du,  arbel interaktiboak, 2 ordenagailu-gela, WiFi, liburutegia, ikasleentzako satelite bidezko telebista duten bilera gela,  banakako ikasgelak eta terraza duen kafetegia baditu.

Ostatu hartzea eta bidaia

Logela partekatuko apartamentuetan. Jatorduak ez daude barne. Apartamentuak herri ezberdinetan daude. Ikastetxeak esleituko ditu ikasleentzako apartamentuak, inskripzio-dataren, ikastaroaren dataren eta prestasunaren arabera.

Bidaia hegazkinez prezioaren barne dago, Bartzelonatik edo Madriletik, eta Maltara iristeko eta handik itzultzeko lekualdatzeak, ondoren adierazitako egunetan egiten diren ikastaroetarako. Irteerak ostiralean, larunbatean edo astehelenean, apirilaren 3tik urriaren 10era bitartean, prestasunaren arabera.

Hainbat ikaslek partekatzen dituzten apartamentuak ere baditu ikastetxeak. Apartamentuak hiriaren erdigunean daude ikastetxetik minutu gutxi batzuetara oinez. Banakako zein binakako hainbat logela dituzte (hauetako batzuk bainugelarekin), partekatutako bainugelak, sukaldea eta egongela.

Otorduak ez daude barne. Gelak ikastetxeak esleitzen ditu, ikastaroaren dataren eta erabilgarritasunaren arabera.

2021 datak eta prezioak

DATAK PREZIOA
Astelehenero hasten da, apirilaren 5etik urriaren 24rarte

PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza.

Oharra:  Apirilaren 23a baino beranduago izena ematen duten ikasleek 100€ko gehigarria ordaindu beharko dute

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?