Ingeles ikastaroa Manchesterren

18 urtetik gorakoentzat

Ingeles ikastaroa Manchesterren, Ingalaterra. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu erdiko errejimenean eta banakako logelan. 

Ikastaroa A2 – C1 mailetan emango da. Klaseak maila bereko talde internazionaletan antolatzen dira eta gehienez  12 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzean.

Manchester

Ingeles ikastaroa Ingalaterran

Egonaldia familia anfitrioien etxeetan 

step-travel-cursos-adultos-margate-inglaterra-02

Manchester hiria Ingalaterrako Iparekialdean dago. 520.000 biztanle bizi dira bertan gutxi gora behera. Izaeraz beteriko hiria da, arte eta patrimonio asko dago bertan eta ezaguna da ere bere futbol taldeengatik. Oso ondo komunikatuta dago Londresekin, gutxi gorabehera bi orduko bidaia dago trenez. Arte maite dutenek Manchester Art Gallery  bisitatu behara daukate, baita mugimendu sozialei eta politikari zuzuenduta dagoen People History museoa ere, Zientzia eta Industria  museoa, Lowry kultura zentrua edo udaletxea, besteak beste. Futbola gustuko dutenentzat Old Trafford bisitatzea derrigorrezkoa da, Manchester United-en estadioa. Northern Quarterren dagoen Oldham street, hiriko zonalde bohemioa bezala ezagutzen da, kultura alternatiboz, diska eta arropa vintage dendaz betea, baita musika jotzen duten pubak ere. + INFO

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles Ikastaroa

 Ingeles orokorreko ikastaroak 4 maila ezberdinetan ematen dira, A2tik C1era. Klaseak maila bereko talde internazionaletan antolatzen dira eta gehienez 12 ikasle daude gela bakoitzean. Ikastaro guztiek honakoa dute barne:  lehen egunean egiten diren hasierako maila azterketa eta ikastaroko ordutegian egiten den orientazio saioa eta baita ziurtagiria ere.

 

IKASTARO OROKORRA: Goizez edo arratsaldez emango diren 15 klase ordu astean. Hizkuntzaren estruktura orokorrak lantzeko diseinatuta dago (gramatika, hiztegia eta ahoskera), bereziki eguneroko bizitzako gertaera ezberdinetan moldatzeko ahozko komunikazioan enfasi handia eginaz.

IKASTARO TRINKOA: 20 ordu astean. Ingeles orokorreko klaseak dira, baina intentsitate handiagoa daukate, honela helburuak denbora tarte laburrago batean lortzeko.

Ikastetxea

Ikastetxe hau hiri erdian dago, tren geltokitik 5 minutura, Market Streetetik eta Picadilly Gardensetik gertu. Arbel digitalak eta internetera sarbidea, ikasleentzako 3 bilera gela, ordenagailu gela eta banakako ikasketak egiteko gelak ere baditu.  Ikastetxeak hautazkoa den ekintza eta irteera programa zabal bat ere antolatzen du.

Ostatu hartzea

Ikastaroaren prezioaren barne familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago (banakako logelan eta mentenu erdiko erregimenean). Egoitza motako ostatu hartzea ere badago, bainugeladun banakako logelan, sukalde eta egongela partekatuan, janaria ez dago barne. Egoitza ikastetxetik 30 minutura dago autobusez.

 

2019 datak eta preziok

DATAK HAUTAZKO ZERBITZUAK PREZIOA
Astelehenero hasten da, hasiberriak izan ezik

Bidaia
Lekualdatzeak Ingalaterran

PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza

¿Quieres más información sobre cursos?