Ingeles ikastaroa Margaten
16 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikastaroa Margate hirian, Erresuma Batuan. Ikastaro honen barruan ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan sartzen da, mantenu erdiko erregimenean eta banakako logelan.
Ikastaroa A1-C1 bitarteko mailetan emango da. Klaseak nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 14 ikasle ikasgela bakoitzean, klaseek 45 minutuko iraupena dute.
Margate
Ingeles ikastaroa Ingalaterran
Egonaldia familia anfitrioien etxeetan
Margate Ingalaterrako hego-ekialdean dagoen hiria da, Kent konderrian. Ingelesen artean leku turistiko ezagunenetako bat da, bere hondartza polita eta klima leunagatik. Hiri txikia da eta hirigune baten berezko zerbitzu guztiak ditu. Aldi berean Ingalaterrako hegoaldeko kostaldea esploratzeko eta asteburuetan Londresera hurbiltzeko leku ezin hobean dago.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles Ikastaroa
Ingeles orokorreko ikastaroa A1-C1 bitarteko mailetan ematen da. Klaseak maila bereko nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 14 ikasle daude ikasgela bakoitzean eta 45 minutuko iraupena dute.
Eskola
Gure ikastetxea The British Council-ek akreditatu du eta EnglishUK-en parte da. Hiriaren erdigunean dagoen bizitegi-gune lasai batean dago. Ikastetxeak ikasteko gela, ordenagailu multimedia gela eta astean zehar hainbat gauetan zabaltzen den “pub” propioa ditu, non ikasleek WiFi, jolasak, telebista eta musika dituzte.
- Ikasleek Interneterako doako sarbidea dute.
- Ikastetxe honek nazionalitate nahasketa bikaina du urte osoan zehar.
- Gutxieneko adina: 16 urte
Ostatu hartzea
Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan prezioaren barne dago, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean (gosaria eta afaria) astelehenetik ostiralera, eta mantenu osoko erregimenean asteburuetan. Familiak hiriko eta inguruko hainbat bizitegi-eremutan bizi dira. “Executive” familia eske daiteke (banakako logelan eta bainugela pribatuarekin).