Alemanezko ikastaroa Munichen
17 urtetik gorakoentzat
Alemanezko ikastaroa Munichen, Alemanian. Ikastaro honen barruan familia anfitrioien etxean ostatu hartzea dago, mantenu erdiko erregimenean eta banakako gelan.
A2-C1 bitarteko mailetan ematen da ikastaroa. Ikasgela bakoitzean gehienez 15 ikasleko nazioarteko taldeak egongo dira, klaseak 45 minutuko iraupena izango dute.
Munich
Alemanezko ikastaroa Alemanian
Egonaldia familia anfitrioien etxeetan

Munich Alemaniako Hegoaldeko hiri bat da, Bavaria estatuko hiriburua eta bere antzinako arte bilduma klasikoengatik ezaguna da nazioartean. Garagardo festa eta operaren artean, Hofbräuhaus eta Pinacoteca, BMW eta FC Bayern Munichen artean, Munichek bavariar tradizioa eta aktibitate frenetikoa uztartzen ditu.
Ikastaroaren ezaugarriak
Alemanezko ikastaroa
Asteko 20 klaseko ikastaro estandarra eta asteko 24 klaseko ikastaro trinkoa aukeratu daitezke. Klaseak 45 minutuko iraupena dute eta nazioarteko taldeetan daude antolatuta, gehienez 15 ikasle egongo dira gela bakoitzean. Klaseak A2-C1 bitarteko mailetan ematen dira, eta goizez edo arratsaldez izan daitezke. Hauek barne hartzen ditu: ikastaroaren lehen egunean egiten den hasierako mailako testa eta parte-hartze ziurtagiria.
Ikastetxea
Alemanaren irakaskuntzan esperientzia handia duten ikastetxeek 30 herrialde baino gehiagotatik datozen ikasleak jasotzen dituzte urtero. Ikastaro horiez gain, beste programa batzuk ere egin daitezke: alemana negozioetarako, talde txikietako ikastaroak, banakako ikastaroak, etab. Ikastetxe horiek Test DaF ziurtagirietarako azterketa-zentroak ere badira. Ikastetxe guztiak hirietako erdigunean daude eta multimedia gela, WiFi eta ikasleentzako bilera-gela dituzte.
Ostatu hartzea
Ikastaroak familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea barne hartzen du, mantenu erdiko erregimenean eta banakako gelan. Etxeak hiri horiek inguratzen dituzten bizitegi-eremuetan eta herrietan daude.