Ingeles ikastaroa Newcastle-n

 12 eta 17 urte arteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Britainia Handiko Newcastle hirian. Ikastaro honek familian ostatu hartzea pentsio osoko erregimenean eta logela partekatua barne hartzen ditu. Astean 10 orduko futbol ikastaroa. 

 

Astean 15 orduko ingeles ikastaroa , nazioarteko taldeetan, gehienez 15 ikaslerekin gela bakoitzean. Kirol bat ekintza kultural ezberdinak. Txangoak Edinburgora eta Durhamera.

Newcastle

Ingeles ikastaroa Bretainia Handian

Familian ostatu hartzea. Ekintzak eta irteerak.

Newcastle Tyne eta Wear konderriko hiri eta metropoli-barruti handi bat da, Ingalaterrako ipar-ekialdeko eskualdean. Herrialdeko hogeigarren jendetsuena da, eta, gainera, oso hiri aktiboa da, historiaz eta arkitektura modernoko alez betea. Bere Alnwick gazteluagatik nabarmentzen da, Harry Potter, Robin Hood edo Elizabeth bezalako film askoren filmaketa lekua izan dena.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astean 15 orduko ingeles-ikastaroa nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikaslerekin. Klaseak goizez edo arratsaldez ematen dira, astelehenetik ostiralera. Oinarrizko mailetatik maila aurreratuetaraino. Maila-testa, material didaktikoa eta partaidetza-ziurtagiria barne.

Ikastetxea

Eskola Newcastle hiriaren erdigunetik oso gertu dago, gazteentzako gune animatu batean, garraio publikoan erraz iristeko moduan.  Eraikin victoriarra da eta hainbat gela moderno, ikasleek erabiltzeko gune komuna eta ordenagailu-gela ditu.

Ostatu hartzea

Ostatua Newcastleko bizitegi-eremuetan bizi diren familia anfitrioien etxeetan da, mantenu osoko erregimenean (astelehenetik ostiralera eskolak ematen ditu otorduak) eta logela partekatuan. Programak garraio-bonua barne hartzen du.

Ekintzak eta irteerak

Astean 10 orduko entrenamendua, astelehenetik ostiralera arratsaldez, entrenatzaile profesionalen zuzendaritzapean. Entrenamendua Newcastle futbol klubeko kirol-instalazioetan egiten da, eta taldekako entrenamendua egiten da, pasea, erregatea, partidu-jokoa, erasoa eta defentsa lantzeko. “Jokoaren arauak” eta “osasuna eta elikadura” ere lantzen dira. 

Irteerak: Edinburgo eta Durham.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da

Prezioaren barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia. Group leaderraren laguntza. Mediku, istripu eta errepontsabilitate zibileko asegurua. Iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran. 

 

2024ko datak eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Ekainak 29  Uztailak 13  2.795€

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?