Frantses ikastaroa Nizan
16 urtetik gorakoenzat
Frantses ikastaroa Niza hirian, Frantzian. Ikastaro honek familia anfitrioien etxean ostatu hartzea eta banakako gela barne hartzen ditu.
A2-C1 bitarteko mailetan ematen da ikastaroa. Ikasgela bakoitzean gehienez 12 ikasleko nazioarteko taldeak egongo dira, klaseak 45 minutuko iraupena izango dute.
Niza
Frantses ikastaroa Frantzian
Egonaldia familia anfitrioien etxeetan

Niza Frantziako hiria da, Itsas Alpeak departamenduan dagoena, Provenza-Alpes-Kosta urdina eskualdean. Kosta Urdinaren erdiguneetako bat da, Mediterraneo itsasoaren ondoan, Italia (30 km) eta Monako (20 km) mugatik gertu, Alpeetako mendietan dagoena, Var ibaiaren ekialdean. Niza Paristik 960 kilometrora, Marseillatik 230 km-ra, Genovatik 195 km-ra eta Turindik 215 km-ra dago. Kostalde Urdineko hiririk handiena da, Hyèresetik Mentonera hedatua. Bainuetxe eta hondartzek erosketa-maila handiko turismoa erakartzen dute, baita pasealekuak, museoak, gaueko bizitza eta itsasoaren ikuspegi bikainak ere.
Ikastaroaren ezugarriak
Frantsezeko ikastaroa
Frantses orokorreko ikastaroak A2-C1 bitarteko mailetan ematen dira. Klaseak nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 12 ikaslerekin gela bakoitzean eta 45 minutuko iraupena dute.
Asteko 20 klaseko ikastaroa goizez ematen da astelehenetik ostiralera. Hasierako mailako azterketa eta partaidetza-ziurtagiria barne daude.
Ikastetxea
Ikastetxeak Nizako erdiguneko eraikin batean dago. Hondartza eta Ingelesen Pasealeku ospetsua 2 minutura daude oinez.
Klaseak esperientzia handiko irakasleek ematen dituzte, denak unibertsitateko lizentziadunak eta Frantsesa Atzerriko Hizkuntza gisa irakasteko ezagutza espezifikoa dutenak.
Ostatu hartzea
Ikastaroak familia anfitrioiekin banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean ostatu hartzea barne hartzen du.