Familia Amerikarrekin elkarbizitza Ingalaterra Berrian
14-17 urte bitarteko gazteentzat
Gure koordinatzaileek hainbat lekutan garatzen dituzte Ingalaterra Berriko programak, elkarrengandik hurbil dauden herrietan, ikasleek hiri garrantzitsuenetara, New York City eta Boston, txangoak egiteko aukera izan dezaten.
New Yorkera, Bostonera eta Parke tematiko batera txangoak egingo dira. Talde guztiak group leader-az lagunduta egongo dira.
Ingalaterra Berria
Familia amerikarrekin elkarbizitza Estatu Batuetan
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.
Ipar Amerikako Estatu Batuetako lekurik politenetakotzat hartua, Ingalaterra Berria hainbat estatuk osatzen dute: Vermont, New Hampshire, Maine, Massachusetts, Connecticut eta Rhode Island.
Harvard Unibertsitatea, Yale Unibertsitatea, Massachusettseko Teknologia Institutua (MIT) eta Boston College bezalako ikastetxe ospetsu eta tradizionalen egoitza da. Martha’s Vineyard, Newport, Portsmouth eta Nantucket bezalako opor-zentroak ere baditu.
Ikastaroaren ezaugarriak
Amerikar familiak
Ikasleak hartzen dituzten familia amerikarrek beren bizimodua partekatzea nahi dute, eta ikasleak integratzea eta beren eguneroko bizimoduari eta errutinari egokitzea espero dute. Familia horiek borondatezkoak dira eta ez dute inolako dirulaguntzarik jasotzen ikasleak hartzeagatik. Esperientzia honen bidez, beren bizimodua partekatzea espero dute, baita ikaslearen kultura eta bizimodua ezagutzea ere. Ostatua eta mantenu osoko erregimena eskaintzen dute (txangoak dauden egunetan izan ezik).
Ekintzak
Irteerez aparte hainbat ekintza ere egingo dira, igeriketa etab
Txangoak
-
- New York City (hotelean 2 gau pasatuz)
- Boston
- Parke tematikoa
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
*Madrildik ateratzeko aukera ere badago
Prezioan barne
Ostatu hartzea, ekintzak, txangoak eta bidaia, group leaderraren laguntza, aseguru medikoa, istripuena eta errespontsabilitate zibilekoa. AEBra iristeko eta handik itzultzeko lekualdaketak.
Informazio orokorra
Familia amerikarrekin ditugun bizikidetza-programak estatu desberdinetako herri txikietan izaten dira batez ere. Estatu Batuetako diru ofiziala dolar amerikarra da (USA $).