Ingeles ikastaroa New Yorken
18 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikastaroa Nueva Yorken, Estatu Batuetan. Ikastaro honen barruan ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan sartzen da, mantenu erdiko erregimenean eta banakako logelan. Ikas-materiala barne dago. Halaber, ikastetxeak egoitzan ostatu hartzeko aukera ere eskaintzen du, banakako logelan eta bainugela partekatuan, jatorduak ez daude barne.
Ikastaroa A1-C1 bitarteko mailetan emango da. Klaseak nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean, klaseek 45 minutuko iraupena dute.
New York
Ingeles ikastaroa Estatu Batuetan
Egonaldia familia anfitrioien etxeetan edo egoitzan.
Manhattan hiria osatzen duten bost barrutien artean garrantzitsuena da, hiru sektoretan banatuta dagoena: Downtown, uhartearen hegoaldean dago, bertan NEW Yorkeko Boltsa dago Financial Districtan. Zonalde hau nortasun handiko auzoek osatzen dute, hala nola: Chinatown, Little Italy, Soho, Tribeca edo Greenwich Village. Midtown da zonalderik turistikoena, eta bertan daude Empire State Building, Chrysler Building, ONU, Rockefeller Center, Grand Central terminal, Times Square eta Broadway. Azkenik, Uptown Manhattango iparraldean dago, non Upper East Side aurkitzen den, New Yorkeko auzorik aberatsena dena; museoen milla bezala ere ezagutzen da, bertan aurkitzen baitira erakunde kultural garrantzitsuenetako batzuk, nola Metropolitan Museum of Art edo Guggenheim Museoa. Upper West Siden American Museum of Natural History, Lincoln Center eta St. John katedrala daude. Staten Island barrutia bisitatzea ere merezi du, doan sar daiteke Staten Island Ferry itsasontzian, Manhattaneko eta Askatasunaren Estatuaren bista bikainak baititu.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles Ikastaroa
Kurtsoak 5 maila ezberdinetan eskaintzen ditu, A1 etik C1era, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzean. Ikastetxe honek ikasketa-plan propioak erabiltzen dituzte, maila bakoitzerako diseinatutako material esklusiboa erabiliz.
Astean 20 edo 28 klaseko ikastaroen artean erabaki daiteke.
Gutxieneko adina: 18 urte.
Eskola
Ikastetxea Manhattango erdigunean dago, Central Parken ondoan, MOMA, Times Square eta Rockefeller Centerretik gertu. Ikastetxeak 15 ikasgela ditu, baita informatika gela, ikasleentzat vilera-gela eta WiFia. Ikastetxeak hautazkoak diren hainbat ekintza eta irteera antolatzen ditu.
Ikastetxe honek bere ikasketa-plana erabiltzen du, maila bakoitzarentzat bere material esklusiboa du eta material interaktiboekin osatzen du. Bai presentzialki, nola online ikasteko aukera ematen du. Klaseek 45 minutuko iraupena dute. Gutxieneko adina 18 urte.
Ostatu hartzea
Ikastaroaren prezioaren barne familia anfitrioiekin ostatu hartzea dago (banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean).
Halaber, ikasleentzako apartamentuetan, banakako logelan bainugela partekatuetan ostatu hartzeko aukera ematen du ikastetxeak. Jatorduak ez daude barne, baina badago sudalde bat ikasleen eskura.
Egoitzak WiFia, ikasleentzako sukaldea eta egongela ditu eta ikastetxetik oinez 10-15 minutura dago.
Kontsultatu aukerak eta prezioak.