New York & Niagara
14-17 urtekoentzat
Programa hau New York eta Vermont estuetatik dauden herrietan ematen da.
Ongietorri eta agurreko jaietaz gain, hainbat irteera daude antolatuta hurrengo tokietara: New York City, Niagarako ur jauziak eta parke tematiko bat. Talde guztiak Group Leader batez lagunduta egondo dira.
New York & Niagara
Familiekin elkarbizitza Estatu Batuetan
Egonaldia familiekin eta irteerak.
Programa hau New York eta Vermont estatuetatik dauden herrietan ematen da. Komunitate hauek atzerriko ikasleak hartzeko duten prestasunagatik, mota guztietako zerbitzuetatik hurbil dagoen kokapen geografikoagatik eta lasaia izateagatik hautatzen dira. Komunitatea, normalean, elkarren ondoan dauden hainbat herrik osatzen dute.
Ikastaroaren ezaugarriak
Familia Amerikarrak
Ikasleak hartzen dituzten familia amerikarrek bere bizimodua partekatu nahi dute, eta ikasleak bere bizimoduari eta eguneroko errutinari egokitzea espero dute. Familiak borondatezkoak dira eta ez dute inolako konpentsazio ekonomikorik jasotzen ikasleak hartzeagatik. Esperientzia honen bidez bere bizimodua partekatzeaz gain, ikaslearen kultura eta bizimodua ezagutzea espero dute. Ostatua eta pentsio osoa eskaintzen dute (txango egunetako otorduak izan ezik).
Ekintzak
Ikasleek familia anfitrioiekin egiten dituzten jarduerez gain, programa honen osagarri dira ongietorri eta agurreko jaia, mini-golfa, zinema eta beste hainbat ekintza.
Txangoak
- New York City (3 egun eta 2 gau)
- Niagarako ur-jauziak
- Parke tematiko bat
Bidaia
Bidaia Bilbotik izango da, hegazkinez. Badago era Madriletik bidaiatzeko aukera.
Prezioaren barne
Ostatu hartzea, ekintzak, txangoak eta bidaia. Group Leaderraren laguntza. Aseguru medikua, istripuena eta erreponsabilitate zibilekoa. Estatu Batuetara iristeko eta handik itzultzeko lekualdaketak.
Informazio orokorra
Familia amerikarrekin elkarbizitzeko antolatzen ditugun programak herri txikietan izaten dira batez ere. Estatu Batuetako moneta ofiziala dolar amerikarra da (US$).