Ingeles ikastaroa Oxforden

16 urtetik gorakoentzat

Ingeles ikastaroa Oxford hirian, Erresuma Batuan. Ikastaro honen barruan ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan sartzen da, mantenu erdiko erregimenean eta banakako logelan. Ikas-materiala barne dago

Ikastaroa A2-C1 bitarteko mailetan emango da. Klaseak nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez  14 ikasle ikasgela bakoitzean, klaseek 45 minutuko iraupena dute.

Oxford

Ingeles ikastaroa Ingalaterran

Egonaldia familia anfitrioien etxeetan 

Oxford Ingalaterrako erdialdean dagoen Oxfordshire konderrian kokatzen, Costwold zonalde ederrean. Mundu osoan hiri unibertsitario bezala ezagutzen da, han baitago mundo anglofonoko unibertsitaterik zaharrena. “Ametsetako horratzen hiria” bezala ere ezagutzen da, bere unibertsitate-eraikinen arkitekturan dagoen orekari erreferentzia egiten diona. Ospetsuak dira bere “Colleges”ak, bereziki hemen Harry Potterren filmetako ezsenak filmatu zirenetik. Hainbat filma eta telesail filmatu dira bai Oxforden nola Costwolds inguruko herrietan. Bisitatzeko leku ugari daude, Colleguesal, liburutegiak, museoak, lorategiak, etab. Urte osoan zehar ikasle giro bikaina dago, baita kultur ekitaldiak, jaialdiak, etb. Gainera, Londresetik ordubetera baino ez dago trenez.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles Ikastaroa

Ingeles orokorreko ikastaroak A2tik C1era bitarteko 5 mailatan ematen dira. Klaseak maila bera duten nazioarteko taldeetan antolatzen dira, eta gehienez 14 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzena. Klaseek 45 minutuko iraupena dute.

 Ikastaro guztietan honakoa dago barne:  hasierako maila azterketa eta lehen egunean egiten den orientazio saioa, ikasteko materiala, aurrerapen txostenak eta ziurtagiria. Gutxieneko adina: 16 urte.

IKASTARO OROKORRA: Goizez edo arratsaldez emango diren 20 klase astean. Hizkuntzaren estruktura orokorrak lantzeko diseinatuta dago (gramatika, hiztegia eta ahoskera), bereziki eguneroko bizitzako gertaera ezberdinetan moldatzeko ahozko komunikazioan enfasi handia eginaz.

IKASTARO TRINKOA: 30 klase astean. Estruktura guztiak jorratzen ditu eta helburua ahozko komunikazioa gehiago menperatzea da eta konfiantza eta ahozko espresioaren efikazia handituz. Goizeko klaseak ingeles orokorreko ikastaroko klaseak dira; astean hiru arratsaldetan klasetan enfasi berezia egiten zaie ahozko espresioari, akatsen zuzenketei, ahoskerari, etab. Arratsaldeko klasea maila aurre erdi-goi mailan eta erdi-goi maila altuan ematen dira (A2-B2).

Eskola

Ikastetxe hau Wheatlyn dago, Oxford erdigunetik 20 minutura dagoen herri txiki batean. 10 ikasgela, liburutegia, ordenagailu gela, Wi-Fia, ikasleentzako egongela eta lorategia ditu. Ikastetxe “Boutique” bat da, ikasleekin duten tratu pertsonalizatuagatik ezagunagaitik.

Ostatu hartzea

Ikastaroaren prezioaren barne familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago,  banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean.

Adin gutxiko parte hartzaileek derrigorrez kontratatu behar dituzte bertara heltzeko eta bertatik itzultzeko lekualdaketak.

2024 datak eta prezioak

DATAK HAUTAZKO ZERBITZUAK PREZIOA
Astelehenero hasten da, hasiberriak izan ezik

Bidaia
Lekualdatzeak Ingalaterran

PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?