Ingeles ikastaroa Oxford-en

16-18 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Oxford-en, Erresuma Batua. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetanmantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.

Astean 15 orduko  ikastaroa, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle gela bakoitzean. Ekintza ezberdinak ere badaude, bai kirolak baita bisita kulturalak ere. Irteerak Londres, Windsor Castle, Warwick Castle eta/edo Blenheim Palace-era.

Oxford

Ingeleseko ikastaroa Erresuma Batuan

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

London-beckenham-7

Ikastaroa Oxforden egiten da, mundu osoan ospetsua bere unibertsitate eta arkitekturagatik. 800 urte baino gehiagoz, erregetzaren eta adituen etxea izan da. Gaur egun, Oxford hiri kosmopolita zalapartatsua da. Hiri historiko eder hau telesail eta film askoren protagonista izan da. Harry Potterren film ezaguna Oxfordeko Unibertsitatean filmatu zen; Hogwarts-eko jangela gisa erakutsi zen, eta liburutegia Hogwarts-eko erizaintza bihurtu zen.

 

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astean 15 orduko ikastaroa, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle gela bakoitzean. Klaseak goizez edo arratsaldez ematen dira, astelehenetik ostiralera. Klaseak 45 minutuko iraupena duten 20 saiotan banatzen dira, oinarrizko mailatik goi mailara. Maila-azterketa, testuliburuak eta parte hartze ziurtagiria barne daude.

 

Ikastetxea

Ikastetxea hiriaren erdigunean dago eta bi eraikin ditu, gela zabalak, WiFi, eta ikasleentzako gela.

Ostatu hartzea

Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan ematen da, Oxford inguruko bizitegi-eremuetan eta herrietan bizi direnak, mantenu osoko erregimenean (bazkalordurako bonoa) eta logela partekatuan. Familiek hainbat nazionalitatetako ikasleak hartzen dituzte.

Ekintzak eta irteerak

Programak astean 4 jarduera biltzen ditu, kirolak, bisita kulturalak eta txangoak konbinatzen dituztenak: orientazio-Tourra, tenisa, futbola, saskibaloia, boleibola, Cherwell ibaian, Christchurch College eta Ashmolean Museum bisitatzen ditu, besteak beste.

Ibilaldiak: Londres, Windsor Castle, Warwick Castle eta/edo Blenheim Palace.

* Orientagarriak eta alda daitezkeenak.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioaren barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.

2022 datak eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Ekainak 25 Uztailak 16 2.925€

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?