Ingeles ikastaroa Portsmouthen

12-17 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Portsmouth hirian, Erresuma Batuan. Ostatu hartzea unibertsitateko egoitzan, mantenu osoko erregimenean eta banakako logelan.

Astean 45 minutuko  15 klase eta 8 orduko futbol-entrenamenduak egongo dira,  nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean.  Ekintzak desberdinak ere egongo dira, baita Londres eta Brigthonera irteerak ere.

Portsmouth

Ingeles eta futbol ikastaroa Erresuma Batuan

Egoitzan egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

portsmouth-general

Portsmouth Ingalaterrako hego-mendebaldeko kostaldean kokatuta  dago, Londrestik 110 kmra. Portu-hiria da eta 206.000 biztanle inguru ditu. Bere historia erromatarren garaikoa da atzera egiten du eta mendeetan zehar interes estrategiko handia izan du. XIX. mendean, munduko porturik handiena zen. Hiria South-Hampshire eremuaren barruan dago non Southhampton, Havant, Waterlooville, Fareham, Gosport eta Eastleigh hiriak ere dauden.

DATAK ETA PREZIOAK IKUSI
AURREINSKRIPZIOA ONLINE
IZEN EMATE ORRIA
INFORMAZIO GUZTIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Ikastaroan 20 klase (45 minutu) egongo dira astean, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzean. Hasierako maila azterketa eta lehen eguneko orientazioa, mailegu moduan utziko den testu liburua eta parte hartze ziurtagiria barne daude. Klaseak goizez edo arratsaldez izan daitezke. Oinarrizko mailatik maila erdi altura. 

Ikastetxea

Ikastaroa Portsmoutheko unibertsitateko eraikinetako batean egiten da, St George´sen. Ikasgela handi eta ondo hornituak ditu.

Ostatu hartzea

Unibertsitateko egoitzetako batean, ikastetxetik 15 minutura, mantenu osoko erregimenean eta bainugela duen banakako logelan.  WiFia dago. Jatorduak egoitzan izango dira; txango egunetan eta asteburuetan bazkaria packed-lunch izango da. Izarak bertan egongo dira, baina ikasleek beren eskuoihalak eraman beharko dituzte. Ikasleek ezin dute egoitzatik baimenik gabe irten.

Ekintzak eta irteerak

“Ingelesa eta Futbola” aukeratzen dutenentzat, futboleko programak AF level 2 titulua duten entrenatzaile profesionalekin entrenamenduak barne hartzen ditu. Entrenamenduak astean 4 egunetan izango dira. Astean 8 ordu izango dira eta ondorengoa dute barne: skill training, group coaching, shooting practice, passing skills, dribbling, match play, attacking & defending, eta honetaz gain “jokoaren arauak” eta “osasuna eta nutrizioa”.
Gaubelak ere egongo dira: karaokea, “talent show” eta talde jolasak.
Txangoak: London “Walking tour”, Brighton eta/edo Oxford. Egun osoko txangoetako bat Premier Leagueko futbol estadio bat bisitatzea izango da.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioaren barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.

2020 datak eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Ekainak 26 Uztailak 17 3.215€
AURREINSKRIPZIOA ONLINE

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN