Ingeles ikastaroa Portsmouthen
12-17 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Portsmouth hirian, Erresuma Batua. Ostatu hartzea unibertsitateko egoitzan, mantenu osoko erregimenean eta banakako logelan.
Ikastaroan zehar 45 minutuko 15 klase ordu egongo dira asteko, talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Ekintzak ezberdinak ere egongo dira eta baita Londres eta Brigthonera irteerak ere.
Portsmouth
Ingeleseko ikastaroa Erresuma Batuan
Egoitzan egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Portsmouth Ingalaterrako kostako hego-mendebaldean dago, Londrestik 110kmra. Portudun hiria da eta 206.000 biztanle ditu gutxi gora behera. Bere historiak erromatarren garaira atzera egiten du eta mendeetan zehar garrantzi estrategiko handia izan du. XIX. mendean munduko porturik handiena zuen. Hiria South-Hampshire arearen barruan dago non Southhampton, Havant, Waterlooville, Fareham, Gosport eta Eastleigh hiriak ere badauden. Bere Kaia historikoaz eta HMS Warrior eta HMS Victory itsasontziez gain beste atrakzio turistiko batzuk ere baditu, Spinnaker dorrea, Portsmouth Harbour eta Dorre borobila, Mary Rose museoa eta Royal Navy, Charles Dickensen jaioterria, akuarioa eta Clarence Pier jolas parkea, besteak beste. INFO+
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Kurtsoan 15 klase ordu egongo dira asteko (45 minutuko 20 klase), talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzean. Hasierako maila azterketa eta lehen eguneko orientazioa, mailegu moduan utziko den testu liburua eta parte hartze ziurtagiria barne daude.Klaseak goizez edo arratsaldez izan daitezke. Oinarrizko mailatik maila erdi altura.
Ikastetxea
Kurtsoa Portsmoutheko unibertsitateko egoitza batean izango da, St George´sen. Ikasgela handi eta ondo hornituak ditu.
Ostatu hartzea
Unibertsitateko egoitzetako batean, ikasgeletatik 15 minutura, mantenu osoko errejimenean eta bainugela duen banakako logelan. WiFia dago. Jatorduak egoitzan izango dira; irteera egunetan eta asteburuetan bazkaria packed-lunch moduan izango da. Izarak bertan egongo dira, baina ikasleek beren eskuoihalak eraman beharko dituzte. Ikasleek ezin dute egoitzatik baimenik gabe irten.
Ekintzak eta irteerak
Astean 4 egunetan egongo dira ekintzak: Southsea Model Village, Southsea Castle, Portsmouth City Museum, South Parade Pier, Millenium Walk, D Day Museum edo Gunwharf Quays bezalako lekuetara bisitak eta kirol ezberdinak besteak beste. Gainera gaubelak ere izango dituzte: karaokea, “talent show” eta talde jolasak.
Astero egun erdiko irteera bat egongo da: Beaulieu eta Motor Museum, Arundel Castle eta Wight irlara.
Egun osoko irteerak Londres “walking tour” , Brightonera eta/edo Oxford.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioan barne
Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.