REIGATE INGELES IKASTAROA (eusk)2019-03-01T14:14:51+02:00

Ingeles ikastaroa Reigaten

11-15 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Reigate hirian, Erresuma Batua. Ostatu hartzea eskolako egoitzetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.

astean   15 klase  ordu egongo dira (45 minutuko 20 klase), talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Ekintzak ezberdinak ere egongo dira eta baita Londres eta Oxfordera irteerak ere.

Reigate

Ingeleseko ikastaroa Erresuma Batuan

Egonaldia egoitzan. Ekintzak eta irteerak.

Reigate Surreyeko konderrian dagoen hiri historiko bat da, North Downs bezala ezagutzen den eskualdearen ondoan eta Londresko hegoaldetik 40kmra. Reigatek eta ondoan dagoen Redhill hiriak  hiri-eremu bakar bat osatzen dute. XII. meandean  Surreyko Dukeak gaztelu bat biltzeko eskatu zuen eta ondoren hiri bat gaztelu horren azpian. Hiri honek Reigateko gaur egungo basea osatu zuen. Izena nondik datorren dudazkoa da, baina “Roe-deer Gate”tik datorrela uste da izan ere hiri hau Dukearen orein parkeko sarreraren ondoan egin zen. Parke hau gaur egun Prioty eta Reigate parkeak dira. Aipagarriak dira udaletxe zaharra, kale nagusia, parkeak, kobazuloak, eliza batean dagoen haize errota, etab…Reigete Londresera doazen trenen ibilbidean dago. Londres Victoriara bidaiak 40 minutu bakarrik irauten ditu. INFO+

DATA ETA PREZIOAK IKUSI
INSKRIPZIOA ONLINE
INSKRIPZIO ORRIA
INFORMAZIO GUZTIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astean 15 klase  ordu egongo dira ( 45 minutuko 20 klase), talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle egongo dira gelako. Hasierako maila azterketa, klaseko lehen egunean egingo den orientazioa, testu liburua mailegu moduan eta parte-hartze ziurtagiria barne daude. Klaseak goiz edo arratsaldeetan izango dira, txandakatuz. Oinarrizko mailatik, maila erdi altura.

Ikastetxea

Kurtsoa Royal Alexandra& Albert school eskola pribatuan izango da.  Eskola esklusibo hau parke eta lorategi paregabez inguratua dago. Eraikuntza ezberdinak ditu:  ikasgelak arbel interaktiboekin, jantokia,  etxeak, kirol desberdinak egin ahal izateko zona ezberdinak dituen gimnasioa, tenis pista, saskibaloi zelaia, estalita dagoen igerileku klimatizatua eta kirol zelaiak. WiFia ere badauka. Ikasleek ezin dute bertatik atera eskolako langileen edo group leaderraren baimenik gabe.

.

Ostatu hartzea

Eskolako egoitzetan, mantenu osoko errejimenean eta partekatutako logeletan (2-7 ikasle). Bazkariak eskolako jantokian izango dira,  irteera egunetan eta asteburuetan izan ezik, packed lunch moduan izango dela. Egoitzek telebista duten egongelak , DVDa eta ping-pong-a dituzte. Ikasleei izarak emango zaizkie, hala ere beren eskuoihala eraman beharko dute. 

Egoitza bakoitzak garbiketa gela bat du eta ikasleak heldu batek lagunduta joan beharko dira bertara. Gainera ikasleak beren ohea egiteaz eta logela txukun mantentzeaz arduratu behar dira. Ikasle bakoitzak ohatzea, ikasteko mahaia eta armairu bat izango ditu.

Ekintzak eta irteerak

Kurtsoan barne astero 3 ekintza ezberdin egongo dira: futbola, saskibaloia, voleibola, igeriketa, ping-pong, eskulanak, showak eta astelehenetik larunbatera gauebelak. Ekintzak eskolako instalakuntzetan burutuko dira. 

Gainera egun erdiko bi irteera daude interes turistikoa duten inguruko lekuetara, hala nola Kew Gardens, Windsor Castle, Greenwich, Rochester, Guildord edo Hampton Court.

EGUN OSOKO IRTEERAK: Londres “walking tour” eta Oxford

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioan barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.

2019ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Uztailak 6 Uztailak 26 2.750€
INSKRIPZIOA ONLINE

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN