Ingeles ikastaroa Royal Holloway-en

 11 – 15 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Royal Holloway Unibertsitateko Kingswood Hall campusean, paisaia ederrez inguratuta eta Londres erdigunetik 40 minutura besterik ez trenez.

Astean 15 orduko ingeles ikastaroa nazioarteko taldeetan, gehienez 17 ikaslerekin ikasgela bakoitzean. Astelehenetik larunbatera kirolak eta kultura-bisitak konbinatzen dituzten ekintza ezberdinak daude,  Londresera, Oxfordera, Brightonera edota Cambridgera txangoak.

Royal Holloway

Ingeles ikastaroa Britainia Handian

Egoitzan ostatu hartzea. Ekintzak eta irteerak.

reigate-3-min

Programa Royal Holloway Unibertsitateko Kingswood Hall campusean egiten da, paisaia ederrez inguratuta eta Londres erdigunetik 40 minutura trenez. Campusa itxia eta oso segurua da, ikasle gazteenentzat aproposa. Aire zabaleko jarduerak esparruaren barruko kirol-zelai batean egiten dira. Gainera, egoitzak ikasteko hainbat gune, kafetegia eta bi gela komun ditu.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astean 15 orduko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzean  gehienez 17 ikasle egong dira. Hasierako maila testa eta eskolako lehen egunean egiten den orientazioa, material didaktikoa eta parte hartzeko ziurtagiria barne hartzen ditu. Eskolak goizez edo arratsaldez ematen dira, txandaka. Oinarrizko mailatik erdi-goi mailaraino.

Ikastetxea

Campusa itxia eta oso segurua da, ikasle gazteenentzat aproposa. Aire zabaleko jarduerak esparruaren barruko kirol-zelai batean egiten dira. Gainera, egoitzak ikasteko hainbat gune, kafetegia eta bi gela komun ditu.

Ostatu hartzea

Ikastetxeko egoitzan, pentsio osoko erregimenean eta gela partekatuetan. Otorduak ikastetxeko jangelan egiten dira, txango-egunetan eta asteburuetan izan ezik, horiek packed-lunch bat baitira. Egoitzak  telebistar eta ikasleentzako jolasek dituen egongela bat du. Oheko arropa hornitzen da, baina ikasleek euren eskuoihala eraman behar dute. Egoitzak ikuztegia du, eta ikasleak heldu batez gainbegiratuta erabili ahalko dute. Gainera, ikasleek ohea egiteko eta gela txukun edukitzeko ardura dute.

Ekintzak eta irteerak

Astero, astelehenetik larunbatera, ikastaroaren barne 3 ekintza egingo dira, hauek kirol ekintzak edo kulturalak izan daitezke: futbola, saskibaloia, boleibola, ping-pong, mini-olinpiadak, rounderak, altxorraren bila, antzerkia, eta gaueko jarduerak, talent show-ak eta karaokea, besteak beste. Jarduerak campusean egiten dira. Gainera, egun erdiko 2 bisita ere badaude hurbileko leku interesgarrietara: Kew Gardens, Windsor Castle eta Henley Upon Thames.

IRTEERAK: Londres, Oxford, Brighton edo Cambridge.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioaren barne

Ostatu hartzea, ikastaroa, ekintzak, txangoak eta bidaia, group leaderraren laguntza, aseguru medikoa, istripuena eta errespontsabilitate zibilekoa. Ingalaterrara iristean eta itzultzean lekualdaketak.

2023ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Uztailak 10 Uztailak 29 3.250€

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?