Ingeles ikastaroa Dublinen

11 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Dublinen, Irlandan. Ikastaro honetan egoitza edo familian ostatu hartzea  barne daude, mantenu osoko erregimenean.

Astean 15 orduko ingeles ikastaroa, nazioarteko taldeetan eta gehienez 15 ikasle egongo dira gela bakoitzean. Kirolak, bisita kulturalak eta irteerak progamaren barne daude. Kirol aukerak: ERRUGBIA eta GOLFA.

Dublin – errugbia edo golfa

Ingeles ikastaroa Irlandan

Egonaldia egoitzan edo familian. ERRUGBIA eta GOLFA.

DUBLIN

Dublin Irlandako hiriburua da, Leinster probintzian kokatua dago eta bere historia IX. Mendekoa da. Dublin Europako hiriburu erakargarrienetako bat da. 

STEPen programa berezi bat aurkeztu nahi dizugu, non  ingelesaren ikaskuntza hainbat jarduera eginez eta Dublinen Errugbi edo Golf praktikatzeko aukerarekin konbinatu ahal izango duzun.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astean 15 orduko ingeles ikastaroa, nazioarteko taldeetan, eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzeko.  Maila-azterketa eta orientazio saioa (klaseko lehen egunean), testu liburua eta parte hartze ziurtagiria barne daude. Oinarrizko mailatik maila erdi-altura izango dira ikastaroak.

Ostatu hartzea

Ostatu hartzeko aukera dago egoitzan edo familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean.

Egoitza: Binakako logela partekatuan ostatu hartzea, bainugela partekatuarekin.

Familia: Banakako edo binakako logelan ostatu hartzea, erabilgarritasunaren arabera. Ikastetxerarte oinez joan ezin daitezkeen ikasleentzat, garraio bonoa barne dago. (Familian ostatu hartzeko 13-17 urte).

Prezioaren barne

Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia Bilbotik hegazkinez. Azterketa tasak. Group leaderraren laguntza. Mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua. Irlandara heltzean eta bueltatzea lekualdaketak.

Ekintzak

Txangoak: Malahaide & Howth gaztelua; Dunmore kobazuloa & Kilkenny gaztelua eta Powerscourt & Glendalougheko lorategiak.

Astean bi gaubela izango dira, hala nola, diskoteka, karaokea, “quiz night”, games night, etab.

ERRUGBIA

Leinster Rugby Clubaren kolaborazioarekin batera, programa honek ingeleseko kurtsoa astean 10 orduko errugbi entrenamentu profesionalarekin konbinatzen du, beti nazioarteko giroan. Leinster Rugby Clubeko entrenatzaile ofizialek errugbiko oinarrizko trebetasunak garatzen lagunduko diete ikasleei,  hala nola posizionamendua, “Tackle”, “Ruck” edo “Maul”  bezalako eta joko-taktikak ere. Programaren barne Leinster taldearen ekipazioa dago.

GOLFA

Beste alde batetik, eta Dun Laoghaire Golf Clubaren kolaborazioarekin, golfean interesa duten ikasleek gure ingeleseko ikastaroa eta astean 10 orduko golf entrenamendua konbinatu ahal izango dituzte, baita lehiaketako golf-zelaia batean jokatzeko aukera ere (mailaren arabera). Golf-klaseak PGA lizentzia duten profesionalek emango dituzte. Programa honen helburua ikasleak jokoaren hainbat alloak jorratzea da: gorputz-jarrera, Backswing, joko laburra, joko luzea, baita araudia eta etiketa-arauak ere. Programaren barne golf makilak daude.

2020ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA

Prezioa egoitzan: 2.875 €

Uztailak 12 Uztailak 26

Prezioa familian: 2.695 €

Izena ematerako momentuan aipatu hautatutako ostatu hartze mota (egoitza edo familia) eta kirola (errugbia edo golfa).

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?