Ingeles ikastaroa San Diegon

18 urtetik gorakoentzat

Ingeles ikastaroa San Diegon, Estatu Batuak. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu erdiko errejimenean eta banakako logelan eta eskola materiala barne daude. Eskolak egoitzan ostatu hartzeko aukera ere eskaintzen du banakako logelan eta bainugela partekatuan, jatorduak ez daude barne. 

Ikastaroa A1-C1 mailetan emango da. Klaseak talde internazionaletan antolatzen dira, gehienez  15 ikasle ikasgelako, klaseek 45 minutuko iraunaldia dute.

San Diego

Ingeles ikastaroa Estatu Batuetan

Egonaldia familia anfitrioien etxeetan edo egoitzan.

step-travel-cursos-adultos-margate-inglaterra-02

Bere kokapen eta klima perfektuagatik San Diego  noranzko bikaina da bidaiariarentzat. Baina San Diegoko benetako lilura 112 kmko hondartzak, badiak, mendiak, desertu ikusgarri bat… dena San Diegoko konderriaren barruan eta bertan egin daitezkeen ekintzak, atrakzioak eta dibertsioak dira. Atrakzio asko daude: Sea World, Zooa, Balboa parkea, Old Town Mission, baita museoak, antzerki eta musika emanaldiak, etab. San Diego kirol asko praktikatu daitezke, remoa, kayaka, surfa, urpekaritza, arrantza, uretako skia, eskalada, Anza-Borrego parkean kanpatzea, mendi bizikletan ibiltzea, etab. + INFO

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles Ikastaroa

kurtsoak 5 maila ezberdinetan eskaintzen ditu, A1 etik C1era, talde interanzionaleta eta gehienez 15 ikasle egongo dira ikasgela bakoitzean. Maila azterketa eta parte hartze ziurtagiria barne daude. 

Eskola honek bere ikasketa plan propioa erabiltzen du,  maila bakoitzarentzat bere material esklusiboa du eta online ikaskuntzarekin zuzenean komunikaturik dago, gainera material interaktiboekin osatzen da. Bai presentzialki baita on line ikasteko aukera ematen du, gela barruan zein kanpoan. Klaseek 45 minutuko iraunaldia dute. Gutxieneko adina 18 urte.

IKASTARO OROKORRA: Astean 20 klase, goizez edo arratsaldez izan daitezke. Hizkuntza estruktura ezberdinak lantzeko diseinatuta dago: “reading, writing, listening, conversation, grammar, vocabulary and prononciation”, eguneroko bizitzan erabiltzeko ahozko komunikazioan enfasi handia eginaz.

IKASTARO TRINKOA:  28 klase asteko.  Ikaslearen  ikaskuntza maximizatzeko diseinatutako kurtsoa da eta goizetan egingo den ikastaro orokorra arratsaldean egingo diren beste aukera batzuekin konbinatzen ditu, ikaslearen beharrei hobekien egokitzen zaien konpetentzia espezifikoak erabiliaz: hiztegia, gaur egungo gaiak, bertako kultura edo negozioetarako ingelera. Aukera hauek hizkuntza mailaren eta  ikastaroaren dataren arabera alda daiteke. Gainera azkarrago ikasten joateko online materialetara sarbidea eta irakasle batek zuzenduak egongo diren auto-ikaskuntza saioak ere egongo dira (gutxi gora behera astean 5 ordu).

Ikastetxea

San Diegon ikastatxeak kokapen paregabea du, erdigunean, Gaslamp Quarterren. 20 ikasgela arbel interaktiboekin, informatika gela, ikasleentzak gela, Wifia eta patioa ditu.

Ostatu hartzea

Ikastaroaren prezioan familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea barne dago, banakako logelan eta mantenu erdiko errejimenean. Egoitza motako ostatu hartzea ere eskaintzen da.

Apartamentuetan,  partekatutako logelan (banakako logela hartzeko aukera)  eta partekatutako bainugelan, sukalde eta egongelarekin. Jatorduak ez daude barne. Apartamentuak eskolatik 15 minutura daude  oinez.

2019 datak eta preziok

DATAK HAUTAZKO ZERBITZUAK PREZIOA
Astelehenero hasten da, hasiberriak izan ezik

Bidaia
Lekualdatzeak Estatu Batuetan

EL PRECIO INCLUYE
Curso, alojamiento descritos y póliza de seguro

¿Quieres más información sobre cursos?