Ingeles ikastaroa San Franciscon

18 urtetik gorakoentzat

Ingeles ikastaroa San Franciscon, Estatu Batuetan. Ikastaro honen barruan ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan sartzen da, mantenu erdiko erregimenean eta banakako logelan.

Ikastaroa A1-C1 bitarteko mailetan emango da. Klaseak nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez  15 ikasle ikasgela bakoitzean, klaseek 45 minutuko iraupena dute.

San Francisco

Ingeles ikastaroa Estatu Batuetan

Egonaldia familia anfitrioien etxeetan edo egoitzan.

San Francisco Kaliforniako hiri ezagunenetako bat da.  800.000 biztanle baina gehiago ditu, eta Estatu Batuetako toki turistikorik garrantzitsuenetako bat da. 90eko hamarkadan, hiria teknologia berrien empresa ugariren egoitza bihurtu zen, Silicon Valleyrengandik gertu zegoela aprobetxatuz. Gaur egun, Kaliforniako gune teknologiko, finantzario eta kulturala da, eta Estatu Batuetako hiri askeenetako bat da. Bisitatu behar diren lekuen artean daude  Golden Gate zubia, Alcatraz irla, Twin Peaks, tranbian paseoak, Chinatown auzoa, Mission District, Haight-Ashbury (Hippie mugimenduaren sorlekua), etab. 

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles Ikastaroa

Ingeles orokorreko ikastaroak A1-C1 mailetan ematen dira. Ikastetxeak maila bereko nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean eta 45 minutuko iraupena dute.

Astean 20 klaseko ikastaro orokor bat edo 28 klaseko ikastaro trinko bat aukeratu daiteke.

IKASTARO OROKORRA: Astean 20 klase, goizez edo arratsaldez izan daitezke. Hizkuntzaren egitura nagusiak lantzeko diseinatuta dago: “Reading, writing, listening, conversation, grammar, vocabulary and pronunciation”, eguneroko bizitzako egoeretan ahozko komunikazioa azpimarratuz.

IKASTARO TRINKOA: Astean 28 klase.  Ikaslearen  ikaskuntza maximizatzeko diseinatutako kurtsoa da eta goizetan egingo den ikastaro orokorra arratsaldean egingo diren beste aukera batzuekin konbinatzen ditu. Gaitasun espezifiko horiek ikaslearen beharretara egokitzen den programa bat diseinatzen laguntzen dute: lexikoa, gaurkotasuneko gaiak, bertako kultura edo negozioetarako ingelera. Aukerak aldatu egiten dira ikastaroaren mailaren eta dataren arabera. Gainera, azkarrago aurrera egiteko,  online materiak eskuratzeko aukera ematen du, baita irakasle batek zuzendutako auto-ikaskuntza saioak ere (astean 5 ordu, gutxi gorabehera).

Ikastetxea

Ikastetxea Berkeley-en kokatua dago, UC Berkeley unibertsitate ospetsutik oso gertu, Claremont Canyonetik 10 minutura,  “Golden Gate” zubira dituen bista ikusgarriekin eta San Francisco erdigunetik 25 minutura. 8 ikasgela, liburutegia, multimedia zentrua, ikasleentzako bilera gela eta WiFia ditu.

Ikastetxe honek bere ikasketa-plana erabiltzen du, maila bakoitzarentzat bere material esklusiboa du eta material interaktiboekin osatzen du. Bai presentzialki, nola online ikasteko aukera ematen du. Klaseek 45 minutuko iraupena dute. Gutxieneko adina 18 urte.

Ostatu hartzea

Ikastaroaren prezioaren barne familia anfitrioiekin ostatu hartzea dago (banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean).

Egonaldi luzeetarako (gutxienez  5 aste) egoitzan ostatu hartzeko aukera ere badago, banakako logelan eta bainugela eta sukalde partekatuarekin. Egoitza ikastatxetik 2 minutura dago oinez.

2022 datak eta prezioak

DATAK HAUTAZKO ZERBITZUAK PREZIOA
Astelehenero hasten da, hasiberriak izan ezik

Bidaia
Lekualdatzeak Estatu Batuetan

PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duzu?