Familia Amerikarrekin elkarbizitza San Diegon

14-17 urte bitarteko gazteentzat

San Diegoko  gure programa Kaliforniako estatuko hegoaldean dauden herrietan egiten da.  Ikasleekin  biziko diren familiak Poway inguruan eta San Diegoko zonaldean dauden herrietan bizi dira.

Programa honetan ongietorri festak, txangoak, kirolak, piknikak eta bisitak  egingo dira. Egingo diren bisitak hurrengoak izango dira Universal studios, Disneyland, San Diego “Sightseeing” eta Los Angeles & “sightseeing” beste batzuen artean.

San Diego

Ingeleseko ikastaroa Estatu Batuetan

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

san-diego-web-1200x300

San Diego Kaliforniako hegoaldean dagoen hiri bat da. Klima ia perfektua dauka eta geografikoki zonalde pribilegiatu batean dago, itsasoaren eta mendien artean, bere portu natural zoragarria ahaztu gabe, uretako kirolen zaleentzat bere erakargarritasuna handitzen duena. Ondare historiko oso interesgarria du, munduko itsas parkerik onenetariko bat eta mundu mailan ezaguna den zoo bat ere. Azken urteotan, hiri erdialdean kristalez eta altzairuz eginiko zeru-harraskariak eraikin dituzte, Horton Plaza merkatal gune ikusgarriaren ondoan. Hiriak hazkunde oso azkarra izaten hari duen arren, bere bizitza erritmoa lasaia da. Hau guztiagatik, San Diego oporretarako primerako lekua da. 

DATAK ETA PREZIOAK IKUSI
AURREINSKRIPZIOA ONLINE
IZEN EMATE ORRIA
INFORMAZIO GUZTIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Amerikar familiak

Ikasleak hartzen dituzten familia amerikarrek beren bizimodua partekatzea nahi dute, eta ikasleak integratzea eta beren eguneroko bizimoduari eta errutinari egokitzea espero dute. Familia horiek borondatezkoak dira eta ez dute inolako dirulaguntzarik jasotzen ikasleak hartzeagatik. Esperientzia honen bidez, beren bizimodua partekatzea espero dute, baita ikaslearen kultura eta bizimodua ezagutzea ere. Ostatua eta mantenu osoko erregimena eskaintzen dute (txangoak dauden egunetan izan ezik).

Gizarte amerikarra oso kulturanitza da eta familia anfitrioien ezaugarriak, ohiko familia estiloarekin bat ez etortzea gerta liteke. Ia familia guztiek dituzte etxe abereak. Batzuetan parte-hartzaileek familia batean baino gehiagotan ostatu har dezakete egonaldian zehar.

Garrantzitsua da gogoratzea Estatu Batuetako portaera arauak, ohitura eta usadioak, janariak, ordutegiak,  distantziak eta, oro har, bizimodua  oso desberdinak izaten direla gure herrialdeko bizimoduarekin  eta ohiturekin alderatuta. Alde horretatik, parte-hartzailea da horietara egokitu eta errespetatu behar dituena.

STEP familia bakoitzean ikasle bakarra esleitzen saiatzen da, hala ere, kasu berezietan edo ezinbestekoetan gerta liteke ikasle bat baino gehiago egotea.

Programa hauetan ez dira parte-hartzaile erretzaileak onartzen.

Ekintzak

Ikasleek beren familia anfitrioiekin egiten dituzten jarduerez gain, ongietorri eta agurreko jaiekin osatuko da programa.

Txangoak

  • Universal Studios
  • Disneyland
  • San Diego “Sightseeing”
  • Los Angeles “Sightseeing”

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioaren barne

Ostatu hartzea, ekintzak, txangoak eta bidaia, group leaderraren laguntza, aseguru medikoa, istripuena eta errespontsabilitate zibilekoa. AEBra iristeko eta handik itzultzeko lekualdaketak.

Informazio orokorra

Familia amerikarrekin ditugun bizikidetza-programak estatu desberdinetako herri txikietan izaten dira batez ere. Estatu Batuetako diru ofiziala dolar amerikarra da (USA $).

Estatu Batuetan hiri, herri eta probintzia ugari daude, bakoitza bere ezaugarriekin eta gure programak zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzten hiri handietatik gertu dauden herrietan burutzen dira.

Programak oso antzekoak dira, eta horietako bakoitza egiten den lekua eta programatutako jarduerak eta txangoak baino ez dira aldatzen.

Gure programak taldeka egiten dira eta plaza kopuru mugatua dute; beraz, interesa dutenek lehenbailehen eman behar dute izena.

Helburua parte-hartzaileek herrialde horretako kultura eta bizimodua ezagutzea da, familia amerikarrekin batera. Gainera, beren ingeles-maila praktikatu eta hobetu dezakete egonaldian. Horregatik, hain zuzen ere, oso garrantzitsua da programa horietan ikasleak hizkuntza ezagutzea, komunikatzeko eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Parte-hartzaileak, gainera, familia anfitrioien ohituretara eta bizimoduetara egokitzeko heldutasun nahikoa izan beharko du.

2020ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Ekainak 27 Uztailak 26 4.375€
AURREINSKRIPZIOA ONLINE

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN