Ingeles ikastaroa Toronton
18 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikastaroa Toronton hirian, Kanadan. Ikastaro honen barruan ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu erdiko erregimenean eta banakako logelan sartzen da.
Ikastaroa A1 – C2 bitarteko mailetan emango da. Klaseek 50 minutuko iraupena dute eta gehienez 12 ikasle daude ikasgela bakoitzean.
Toronto
Ingeles ikastaroa Kanadan
Egonaldia familia anfitrioien etxeetan
Toronto, Ontario probintziaren hiriburua da, Kanadako hiririk handiena eta herrialdeko finantza-zentroa. Torontoko eraikinen arkitektura aipagarria da, eraikuntza gehienak garaikideak izateagaitik nabarmentzen dira, batzuk gotiko estilokoak edo art-decó estilokoak diren arren. Etxe-orratz ugari daude hirian. Gehien bisitatzen diren lekuak honakoak dira: CN dorrea, Sky Dome kirol zentrua, Toronto City Hall, Eaton Centre merkatal gunea, Ontarioko Museo Erreala, Torontoko unibertsitatea, Casa Loma gaztelua, Le Petit Glenn, High Park, Ontario Science Centre, Toronto Zoo eta Canada´s Wonderland atrakzio parkea, besteak beste. Ontarioko aintziratik eta bertako uharteetik ere txangoak egin daitezke. Ezin da Torontotik itzuli Niagarako ur-jauziak bisitatu gabe.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles Ikastaroa
Ingeles orokorreko ikastaro honetan astean 20 klase daude (50 minutu) eta hauek goizez zein arratsaldez izan daitezke. Ikastaroak ikaslearen parte-hartze aktiboan eta hizkuntza modu naturalean eskuratzeko estrategietan zentratzen den metodología komunikatiboaren erabilera azpimarratzen du.
Eskola
Ikastetxea Torontoko erdigunean dago eta 32 ikasgela, ikasleentzako 3 egongela, kafetegia eta WiFia ditu. Ikastetxeak hautazkoa den programa sozial zabala antolatzen du urtean zehar.
Ostatu hartzea
Ikastaroaren prezioaren barne familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago (banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean). Familia hauek Torontoko bizitegi guneetan eta hiria inguratzen duen herrietan bizi dira.