Ingeles ikastaroa Toronton
15-18 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Toronto hirian, Kanadan. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta banakako logelan.
Ikastaroan zehar 50 minutuko 20 eskola ordu egongo dira asteko, talde internazionaletan eta bataz beste 14 ikasle ikasgela bakoitzean. Klasek goizez edo arratsaldez izango dira. Ekintzak ezberdinak ere egongo dira eta baita Niagara Falls, Paramont Canada´s Wonderland eta Beach day irteerak ere.
Toronto
Ingeleseko ikastaroa Kanadan
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Toronto Ontario probintziako hiriburua da, 3 milioi biztanle ditu eta gizarte multikulturala. Ipar Amerikako gune metropolitar seguruena dela esaten da. Hiri hau kanadar kultura anglofonoaren gunea da eta herrialdeko ospakizun askorena ere. Torontok leku interesgarri eta ospetsu asko ditu: CN Tower-a (355 metrokoa), Skydomea, Toronto City Hall, Eaton Centre, Queen´s Park (Ontarioko egoitza legegilea bertan bait dago), Torontoko unibertsitatea, Casa Loma gaztelua, Royal Ontario Museum edo Art Gallery of Ontario, Yorvile bezalako hiri tipikoak, Little ltaly, Chinatown edo Harbourfront eta Canada´s Wonderland (atrakzio parkea) besteak beste. Txanpon ofiziala dolar kanadarra da (CAN $). INFO+
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Astero 50 minutuko iraupena duten 20 eskola-ordu, bataz beste 14 ikasle gela bakoitzean eta klase internazionaletan. Maila hasiberritik goi mailararte. Hasierako maila azterketa eta kurtsoan parte hartu izanaren ziurtagiria barne daude. Klaseak goizez edo arratsaldez izan daitezke.
Klaseko azken orduan, Leadership Workshop sesioak izango dituzte. Sesio hauen barten honakoak daude: helburuen finkapena, lana taldean egitea, inklusio eta autoestimu baloreak. Sesioak hauetako batzuk Facebook, Google, Linkedin bezalako empresatan lan egiten duten profesionalek emango dituzte.
Ikastetxea
Eskola hiri erdian dago eta ikasgela handiak ditu, WiFia, ikasleentzat bilera gela eta baita taberna txiki bat edari eta snack-ekin. Udan zehar eskolatik oso gertu dagoen Ryerson unibertsitateko instalakuntzak ere erabiltzen ditu.
Ostatu hartzea
Familia anfitrioien etxean, mantenu osoko erregimenean eta banakako logeletan. Eskolak gaztelera mintzatzaile bakarra jarriko du familiako, baina etxeetan beste ikasle batzuk ere egon daitezke. Familiak Toronto inguratzen duten herrietan bizi dira. Ikasleek garraio bono bat izango dute klaseetara eta ekintzetara joan ahal izateko.
Kanadako portaera arauak, ohiturak, janaria, otorduak, distantziak eta orokorrean bizimodua oso desberdinak dira gure bizimoduarekiko. Horregatik, parte-hartzaileak dira egokitu behar direnak. Kanadar gizartea kulturanitza da eta kasu batzuetan familia eredua ez da bikotea eta seme-alabak osatzen dutena. Familia askok etxe abereak dituzte. Batzuetan ikasleak familia bat baino gehiagorekin egongo dira egonaldian zehar.
Ekintzak eta irteerak
4 ekintza egongo dira astero: hiriraen orientazio tourra, CN Tower, Royal Ontario Museum, Ripley´s aquarium, kanoa, Science Centre, High Park, Beach Day, Distillery District, Olympics Sports Day, Blue Jays baseball game, Salsa Festival beste gauza batzuen artean.
IRTEERAK: Niagara falls barkuan paseoa eginaz, Paramont Canada´s Wonderland eta Wasaga Beach.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioan barne
Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Kanadan.