VANCOUVER INGELES IKASTAROA (eusk)2019-03-01T14:21:56+00:00

Ingeles ikastaroa Vancouverren

15-19 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Vancouver  hirian, Kanadan. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.

Ikastaroan zehar   20 klase egongo dira asteko, talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Klasek goizez zein arratsaldez izango dira. Ekintzak ezberdinak ere egongo dira eta baita Grouse Mountain hike eta Lumberjack, Pacific National Exhibition eta baleak ikustera irteerak ere.

Vancouver

Ingeleseko ikastaroa Kanadan

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Vancouver Kanadako Mendebaldeko kostan dago, ozeano barean, eta British Columbia bezala ezagutzen den zonaldean. Biztanleria 2.300.000 biztanlekoa da gutxi gora behera. Hiri gazte eta kulturanitza da eta bizitzeko munduko hiri onenetakoa bat delako ezagutzen da. Komunitate txinoak, japoniarrak, korearrak, iraniarrak eta indiarrak daude, baita britainiar asko eta, italiar, frantses eta poloniarrak ere. Vancouverren parke asko daude, ezagunena Stanly Park da eta handiena Pacific Spirit Regional Park, non British Columbiako unibertsitatea dagoen. Hondartzak ere badaude, ezagunena English Bay. Gauza asko daude hirian ikusteko, Scienc World museoa, Vancouverreko museoa, H R MacMillan espazio zentroa bere planetario eta behatokiarekin, Chinatown, akuarioa, Prospect Point faroa eta Granville eta Gatown bezalako auzuneak, Vancouverreko zaharrenak. INFO+

DATA ETA PREZIOAK IKUSI
INSKRIPZIOA ONLINE
INSKRIPZIO ORRIA
INFORMAZIO GUZTIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Asteko 20 klasez osatua dago (15 ordu) goizez edo arratsaldez astelehenetik ostiralera, talde internazionaletan eta gehienez 15  ikasle egongo dira klaseko. Maila baxuenetik altuenera. Hasierako maila azterketa eta parte hartze ziurtagiria barne daude.

Ikastetxea

 Eskola hiri erdian dago, aire girotua duten 10 ikasgela ditu, ordenagailu gelak WiFi eta Internetekin eta ikasleentzat egongela.

Ostatu hartzea

Familia anfitrioien etxeetan, logela partekatuan eta mantenu osoko errejimenean (packed-lunch). Eskolak erdal hiztun bat bakarrik jarriko du etxe bakoitzean, baina normalean beste herritasun bateko ikasle bat ere egongo da etxean. Familiak Vancouver inguruko herrietan bizi dira. Programan barne klaseetara eta ekintzetara joateko garraio bono bat dago.

Kanadako portaera arauak, ohiturak, janaria, otorduak, distantziak eta orokorrean bizimodua oso desberdinak dira gure bizimoduarekiko. Horregatik, parte-hartzaileak dira egokitu behar direnak. Kanadar gizartea kulturanitza da eta kasu batzuetan familia eredua ez da bikotea eta seme-alabak osatzen dutena. Familia askok etxe abereak dituzte.  Batzuetan ikasleak familia bat baino gehiagorekin egongo dira egonaldian zehar.

Ekintzak eta irteerak

4 ekintza egongo dira astean: Gastown tour, Lynn Canyon hike, Van Dusen lorategi botanikoa, kayaking, Deep Cove hike, Ktsilano Beach, bolatokia, Aquabus & Granville Island, Queen Elizabeth Park, akuarioa, Cleveland Dam & Hike, Fly over Canada- 4D MOVIE, Salsa dance eta Stanley Park.

IRTEERAK: Grouse Mountain hike eta Lumberjack, Pacific National Exhibitionen atrakzio parkea eta baleak ikustea.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioan barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Kanadan.

2019ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Ekainak 24 Uztailak 22 4.075€
INSKRIPZIOA ONLINE

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN