Ingeles Ikastaroa Waterford-en
13-17 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Irlandako Waterford hirian. Ikastaro honek pentsio osoko familia edo egoitzan, eta logela partekatua barne hartzen ditu.
Astero 20 ordu klase nazioarteko taldeetan. Arratsaldez jarduerak, hala nola irlandar dantzak, igeriketa, mendi-ibiliak eta abar. Egoitzakoak jarduerak dituzte gauez. Txangoak: Dublin, Cork, Wexford, Kilkenny eta Tipperary.
Waterford
Ingeles ikastaroa Irlanda-n
Familian edo egoitzan egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Waterford konderria Munster probintzian dago, Irlandako hegoaldeko kostaldean. Mendi, aintzira eta hondartzengatik da ezaguna. Leku bisitatuenen artean Blackwater harana, Lismore hiri pintoreskoa eta Dunmore East herri arrantzalea daude. Waterford konderriko hiriburua da. Irlandako lehen hiria izan zen, bikingoek sortua 914. urtean. Gaur egun 46.000 biztanle baino gehiago ditu, eta oraindik ere erreferentziazko lekua da irlandar zein atzerritar turistentzat.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Ingeleseko ikastaroa astean 15 ordu, nazioarteko taldeetan, gehienez 15 ikaslerekin gela bakoitzeko eta oinarrizko mailetatik maila ertain-altuetara. Klaseak astelehenetik ostiralera goizez ematen dira. Maila-testa, eskolako lehen egunean egiten den orientazioa, material didaktikoa eta partaidetza-ziurtagiria barne hartzen dira. Irakasleek astean behin aldatzen dira komunikazio-trebetasuna indartzeko.
Ostatu hartzea
Familia anfitrioien etxeetan edo egoitzetan, pentsio osoko erregimena eta gela partekatuak. Familiak hainbat herritan daude eta hainbat nazionalitatetako ikasleak hartzen dituzte. Eskolatik oinez 35 minutura baino gehiagora bizi direnentzat garraio-bonoa barne hartzen du. Egoitza hirigunetik 25 minutura dago oinez.
Ekintzak
Arratsaldeetan, ikasleek hainbat jarduera kultural, historiko eta kirol egiten dituzte, hala nola: Waterfordetik orientazio-bira, irlandar dantzak, igeriketa, mendi-ibiliak, gazteluak eta museoak bisitatzea, pitch & putt, minigolf, surfa, zinema, laser blast, etab. Noizean behin, ikasleak talde handiagoetan bil daitezke elkarrekin jardueraren bat egiteko. Egoitzan ostatu hartzen dutenek gauez jarduera gehiago egiteko aukera dute.
Txangoak
Dublin, Cork, Wexford, Kilkenny eta Tipperary.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioaren barne
Ostatu hartzea, ikastaroa, ekintzak, txangoak eta bidaia, group leaderraren laguntza, aseguru medikoa, istripuena eta errespontsabilitate zibilekoa. Irlandan iristean eta itzultzean lekualdaketak.