WATERFORD KONDERRIA INGELES IKASTAROA (eusk)2019-03-01T14:22:17+00:00

Ingeles ikastaroa Waterford Konderrian

12-16 urte bitarteko gazteentzat

Ingeles ikastaroa Waterfor konderrian, Irlanda. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.

Klaseak 4 ikasleko taldetan izango dira irakaslearen etxean. Ekintzak arratsaldeetan izango dira, hala nola, hirian zehar orientazio tourra, Ardmore cliffwalkera bisita, Mahonfalls Comeragh mendieta bisita, pitch¬putt, etab

Waterford Konderria

Ingeleseko ikastaroa Irlandan

Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Gure programa Waterfordeko konderrian dauden herri ezberdinetan burutzen dira, Irlanda hegoaldeko kostan kokatuta dago. Konderria ezaguna da bere mendi, ibai , laku eta hondartzengatik. Waterfordera joaten diren bisitariak ezin dute bertatik pasa The Blackwater bailara, Lismore hiria edo Dunmore East arrantza herria bisitatu gabe. Konderriko hirien arten Waterford, Tramore, Lismore, Dungarvan, Dunmore East, Passage East eta Ardmore aipatuko genituzke. Waterford da historikoki konderriko hiria eta 914. urtean Irlandan Bikingoek sortutatako lehen hiria izan zen. Gaur egun,  Waterford Irlandako errepublikako 5. hiririk  handiena da, 46.000 biztanlerekin. INFO+

DATA ETA PREZIOAK IKUSI
INSKRIPZIOA ONLINE
INSKRIPZIO ORRIA
INFORMAZIO GUZTIA

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Programa hau gure ikasleentzat diseinatuta dago eta 3 asteko egonaldia, intentsitate handiko ikaskuntzarekin konbinatzen ditu. 4 ikasleko taldeak sortzen dira eta klaseetara irakaslearen etxera edo familia anfitrioi baten etxera joaten dira. Klaseak astelehenetik ostiralera izaten dira eta aurreikusitako ordutegia 10.00tik 16.30era da gutxi gora behera, beren irakaslearekin burutuko duten ekintzaren arabera. 

Atsedenaldi bat izango dute goizean eta beste bat bazkaltzeko. Arratsaldeko klaseak informalagoak dira, proiektuak, bisitak eta kirolak egiten dituzte irakaslearekin. Ikasleek izena emateko garaian azterketa maila bat egingo dute,honela bertara joan aurretik taldeak ia sortuta egongo dira. Mailak: oinarrizkotik altura.

Ostatu hartzea

Familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan edo banakakoan, erabilgarritasunaren arabera. Etxeak herri ezberdinetan kokatuta daude. Familiak, irakaslearen etxetik gertu bizi daitezen saiatzen gara, baina hau ez da beti posible izaten, horregatik irakaslearen etxeraino oinez joan ezin diren ikasleei garraiobidea ahalbidetuko zaie.

Ekintzak

Ekintzak arratsaldeetan burutzen dira, eta gauza ezberdinen artean aukeratu dezakete, adibidez: hirian zehar orientazio tourra, Ardmore cliffwalkera bisita, Mahonfalls Comeragh mendietan, pitch¬putt, kirol irlandarrak, partidu bat ikustera joan, irlandar sukaldaritza, zinema, hip-hop tailerra, kayaka, besteak beste. Noizbehinka ikasleak talde handiagotan bilduko dira ekintzaren bat taldean egiteko (adibidez Comeragh-era txangoa).

Irteerak

Larunbatetan, Dublin, Cork eta Waterford hiria.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioan barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Irlandan.

2019ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
1go txanda: Ekainak 24 Uztailak 15 2.750€
2.txanda: Uztailak 8 Uztailak 29 2.750€
INSKRIPZIOA ONLINE

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN