Alemanezko ikastaroa Wiesbaden-en
13-17 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAT
Alemaneko ikastaroa Alemaniako Wiesbaden hirian. Ikastaro honetan ostatua sartzen da familia anfitrioien etxeetan pentsio osoko erregimenean eta logela partekatuan. Eskola-materiala ere sartzen da.
Astean 15 orduko ikastaroa (20 klase), nazioarteko taldeetan, gehienez 15 ikaslerekin gela bakoitzeko. Klaseak astelehenetik ostiralera dira, goizez edo arratsaldez, eta 45 minutuko iraupena dute.
Wiesbaden
Alemanezko ikastaroa
Egonaldia familian. Ekintzak eta irteerak.

Wiesbaden hiria Hesse estatu federaleko hiriburua da eta Frankfurtetik 30 minutura dago trenez. Wiesbadengo ur termalak dira aipagarrienak. Horregatik, erromatarrak duela 2000 urte inguru finkatu eta sortu zuten hiria. Ordutik, Wiesbaden merkataritza-gune eta gune politikoa izan da. Erakargarritasun horrek bisitari asko erakarri ditu beti, tartean Johann Wolfgang von Goethe poeta eta eleberrigilea edo Richard Wagner konpositore klasikoa.
Ikastaroaren ezaugarriak
Alemanezko ikastaroa
Astean 15 orduko ikastaroa, nazioarteko taldeetan, ikasgela bakoitzeko gehienez 15 ikaslerekin. Klaseak astelehenetik ostiralera izaten dira, goizez edo arratsaldez. Programan sartzen dira eskola-materiala, hasierako mailako testa, ikasturteko lehen egunean egiten den orientazioa eta parte hartzeko ziurtagiria.
Ikastetxea
Eskola hiriaren erdian dago. Mailak: oinarrizkoa eta ertain altua. Ez dira hasiberriak onartzen.
Ostatu hartzea
Pentsio osoko eta logela partekatuko erregimeneko familia anfitrioien etxeetan. Familiak Wiesbaden inguruko herrietan bizi direnez, ikasleak garraio publikoan joan behar dira eskoletara. Garraio-bonua barne.
Ekintzak eta irteerak
JARDUERAK: Ikastaroak barne hartzen ditu arratsaldero jarduerak: hiriaren orientazio bira eta interes historiko eta turistikoko tokietara bisitak (Gutenberg Museoa, Kurpark, Drosselgasse, Mainuz), Rin ibaian itsasontziz paseatzea, argazki rallya eta kirolak: igeriketa, badmintona eta minigolfa.
TXANGOAK: Rüdesheim, Frankfurt eta Heidelberg, Mainz, Koblenz bisitaldiak
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioan barne
Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Alemanian.