Ingeles ikastaroa Worthingen
13-17 urte bitarteko gazteentzat
Ingeles ikastaroa Worthing hirian, Erresuma Batua. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu osoko erregimenean eta logela partekatuan.
Ikastaroan zehar 45 minutuko 20 klase ordu egongo dira asteko, talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzean. Klasek goizez edo arratsaldez izango dira. Ekintzak ezberdinak ere egongo dira eta baita Londres, Winchester eta Oxford edo Portsmouthera irteerak ere.
Worthing
Ingeleseko ikastaroa Erresuma Batuan
Familian egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

Ingalaterrako hegoaldeko kostaldean dago kokatuta. Worthing Brightonetik 10 minutura dago eta Londrestik ordu eta laurdenera trenez. Bere 8 kmko paseoak eta errege familiak sarri bisitatzen duen bere hondartza politak, Worthing ingeles askok aukeratzen dute udaldia pasatzeko. Hiriak Victoriar aroko arkitektura du eta honek kutsu berezi bat ematen dio. Hiriaren erdigunean kafetegiak, jantokiak eta denda txikiak aurki ditzakegu, baita aisi eta kirol aukera zabala ere. 100.000 biztanle ditu gutxi gora behera. INFO+
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Astero ingeleseko 20 klase ordu (klase bakoitzak 45 minutuko iraupena du) talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzeko. Oinarrizko mailatik maila erdi-altura. Klaseak goizez edo arratsaldez izan daitezke,astelehenetik ostiralera. Maila azterketa, testu liburua eta parte-hartze ziurtagiria barne daude. Azterketa maila eta orientazioa lehenengo egunean egiten dira.
Ikastetxea
Kurtsoa Worthing Collegen izango da eta hiri erditik autobusez 15 minutura dago. Campus hau 2013. urtean inauguratu zen eta ikasgela zabalek, lorategiak eta kirolguneak ditu.
Ostatu hartzea
Egoitza hartzea familia anfitrioien etxeetan izango da, mantenu osoko errejimenean eta partekatutako logelan. Etxeak bizitegi auzoetan eta Worthing inguratzen duten herrietan daude. Eskolak,goizetan,autobus zerbitzua eskaintzen du eskolatik oinez 30 minutu baino urrutiago bizi diren ikasleentzat
Ekintzak eta irteerak
Astero 4 ekintza eta bisita bat egongo dira, astelehenetik ostiralera: hirian zehar orientazio tourra, futbola, saskibaloia, badmintona, voleibola eta tenisa bezalako kirolak, beach quiz, talent show, “country day”, quiz, etab. Chichester, Brighton, Arundel Castle edo Sussexen dagoen Weal Open Air Museumera bisitak. Astero gaubela bat ere badago.
IRTEERAK: Londres, Winchester eta Oxford edo Portsmouthera.
Bidaia
Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.
Prezioan barne
Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Ingalaterran.