Ingeles ikastaroa Galway-en
16 urtetik gorakoentzat
Ingeles ikataroa Galway hirian, Irlandan. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean (gosaria eta afaria). Familiak hiriko zonalde ezberdinetan zein kanpoaldean bizi dira.
Ikastaroa A1 – C2 mailetan emango da. 45 minutuko klaseak dira, gela bakoitzean gehienez 12 ikasle egonda.
Galway
Ingeles ikastaroa Irlandan
Egonaldia familia anfitrioien etxeetan
Irlandako mendebaldeko kostaldean kokatua, Galway hiria herrialdeko hiri nagusietako bat da. Europarrena da eta, aldi berean, bertako hiri guztien artean «irlandarrena» edo tipikoena dela esaten da. Hiriaren erdigunea XVIII. mendeko Eyre plaza da. Denda eta taberna tradizionalez inguratutako bilgune herrikoia da, non, askotan Irlandako musika folklorikoa zuzenean entzun daiteke. Oso ezagunak dira bere udarako inauteriak eta mundu osoko bisitariak erakartzen dituen Ostretako Jaialdia. Gainera, abiapuntu bikaina da Irlandako leku ederrenetako batzuk bisitatzeko: Burren, Connemara, Cliffs of Moher, etab.
Ikastaroaren ezaugarriak
Ingeles ikastaroa
Ingeles orokorreko ikastaroak A1 eta C2 arteko mailetan ematen dira. Klaseak maila homogeneoko nazioarteko taldeetan antolatzen dira, gehienez 12 ikaslerekin gela bakoitzeko eta 45 minutuko iraupekoak. Ikastaro guztietan sartzen dira: hasierako mailako testa, orientazio-saioa eta parte-hartzearen ziurtagiria. Gutxieneko adina: 16 urte.
Eskola
Eskola hau XVIII. mendeko errota berritzaile batean dago, hiriaren erdigunean dagoen Corrib ibaira begira. Helduen ikastaroak prestatzen 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen ikastetxe familiarra da. Eraikinean ikasleentzako egongela, WiFi-a duten ikasgelak, liburutegia eta kafetegia/jatetxea dago. Gainera, ikasle-txartelarekin hainbat deskontuak eskeintzen dituzte ikasleentzat. Eskolak gizarte- eta kultura-jardueren aukerako programa zabala eskaintzen du. Ikasleek zuzenean eman behar dute izena bere interesekoak direnetan.
Ostatu hartzea
Ikastaroren barne familia anfitrioien etxean ostatua hartzea dago, banakako logelan eta pentsio erdiko erregimenean (gosaria eta afaria). Familiak hiriko eta inguruko bizitegi-eremuetan bizi dira.