Ingeles ikastaroa King´s Bruton-en

12 – 16 urte bitarteko gazteentzat

Astean 15 orduko ingeles ikastaroa nazioarteko taldeetan. Ikastaroak egoitzan ostatu hartzea, mantenu osoko erregimenan eta banakako zein partekatutako logeletan barne hartzen  ditu. 

 

Ikastaroak 4 kirol edo gizarte jarduerak barne hartzen ditu astero. Txangoak Londres, Oxford, Cardiff edo Windsor.

 

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

Astean 15 orduko ingeles ikastaroa, nazioarteko taldeeta eta gehienez 15 ikasle ikasgela bakoitzeko. Hasierako maila azterketa eta lehen egunean egiten den orientazioa, eskola materiala eta parte hartze ziurtagiria barne hartzen ditu. Klaseak goizez ematen dira. Oinarrizko mailatik maila erdi-alturarte. 

Ikastetxea

Ikastaroa XVI. mendean eraiki zen King ‘s Bruton School ikastetxean egiten da. Bere historiaren zati handi batean, King ‘s latinez eta erretorikaz ikasitako gazte mordoari erreserbatu zitzaion. Gaur egun, ordea, King ‘s egoitza mistoko ikastetxe polita da, parke ikusgarri batez inguratua. Ikastetxeak honako hauek ditu: tenis-pista, kirola egiteko guneak eta ekitaldi-aretoa. Ikasleek ezin dute esparrua utzi eskolako langileek edo group leaderrak gainbegiratu gabe.

Ostatu hartzea

Ikastetxeko egoitzetan, pentsio osoko erregimenean, eta banakako logeletan edo gela partekatuetan (1-6 ikasle). Otorduak ikastetxeko jangelan egiten dira, txango-egunetan  eta asteburuetan izan ezik,  packed-lunch bat izaten baita. Bizitegi-etxeek egongela bat dute futbolinarekin.

Ekintzak eta irteerak

Ikastaroak kirol edo gizarte arloko 4 jarduera biltzen ditu astero: futbola, saskibaloia, boleibola, ping-pong, mini-olinpiadak, altxorraren bilaketa, antzerkia, txotxongilo-showak ‘, karaokea, eta gaueko jarduerak astelehenetik larunbatera. Jarduerak ikastetxeko instalazioetan egiten dira. Gainera, Bath, Bristol, Salisbury edo Gales bezalako leku interesgarrietara egun erdiko bisita bat ere badago.

IRTEERAK: Londres, Oxford, Cardiff edo Windsor.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioaren barne

Ostatu hartzea, ikastaroa, ekintzak, txangoak eta bidaia, group leaderraren laguntza, aseguru medikoa, istripuena eta errespontsabilitate zibilekoa. Ingalaterrara iristean eta itzultzean lekualdaketak.

2023ko data eta prezioak

IRTEERA ITZULERA PREZIOA
Uztailak 5 Uztailak 26 3.050€

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?