LOCHES FRANTSES IKASTAROA (eusk)2020-01-16T13:45:53+02:00

Frantses ikastaroa Lochesen

12-16 urte bitarteko gazteentzat

Frantses ikastaroa, Lochesen, Frantzia. Ostatu hartzea egoitzan edo familian izan daiteke, eta bietan mantenu osoko errejimenean eta logela partekatuan.

Astero 20 klase (45 minutuko iraunaldia) talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle ikasgelako. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira eta goizez.

Ikastaroaren ezaugarriak

Frantses ikastaroa

Astero 20 klase (45 minutuko iraunaldia) talde internazionaletan eta gehienez 15 ikasle ikasgelako. Klaseak astelehenetik ostiralera eta goizez izango dira. Maila azterketa, testu liburua eta parte hartze ziurtagiria barne daude.Maila azterketa eta orientazioa lehenengo egunean egiten dira. Mailak: oinarrizkotik altuenera.

Ikastetxea

Eskola hiri erdian dago. Ikus entzunezko ekipoa,hizkuntza laborategia, proiekzio gela, multimedia gela, liburutegia, bilera gela, gimnasioa eta erabilera anitzeko gelak ditu.

 

Ostatu hartzea

Eskolako egoitzan, mantenu osoko errejimenean eta partekatutako logelan (2- 6 ikasle), bainugelarekin. Jatorduak eskolako jantokian izango dira. Irteera egunetan packed-lunch izango da.

14 urtetatik aurrera,familian ere egoitza har dezakete, partekatutako logelan eta mantenu osoko errejimenean (bazkaria eskolako jangelan). Familiak Loches inguruko herrietan bizi dira eta eskolara joateko garraiobidea hornituko dute.

Ekintzak eta irteerak

Arratsaldeetan ekintzak daude: jolasak, eskulanak, tailerrak , kirolak eta irteerak inguruko leku interesgarrietara: erdi aroko hiriaren ziegak,  Beauval Zooa, Tours hiria, etab.

Bi txango ere badaude: Paris , Euro Disney eta Futuroscope.

Bidaia

Bidaia Bilbotik  izango da.

Prezioan barne

Kurtsoa, egoitza, ekintzak, irteerak eta bidaia Bilbotik, group Leaderraren laguntza, mediku, istripu eta errespontsabilitate zibileko asegurua, iristean eta bueltatzean lekualdaketak Frantzian.

2020ko data eta prezioak

IRTEERAITZULERAPREZIOA FAMILIANPREZIOA EGOITZAN
Uztailak 5Uztailak 252.450€2.625€

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?