NEW YORK CITY: MANHATTAN INGELES IKASTAROA (eusk)2020-01-16T13:27:35+02:00

Ingeles ikastaroa Manhattanen

15-19 urte bitarteko gazteentzat

Manhattan,  New York hiria sortzen duten 5 barrutien artean garrantzitsuena da eta hiru sektoretan banaturik dago: Downtown edo Manhattan behea irlaren Iparraldean, Battery Parketik 14.

45 minutuko 20 klase astero,  talde internazionaletan eta gehienez 16 ikasle klaseko.  Ostatu hartzea kampusean bertan, Manhattan erdian. Mantenu osoko erregimenean.

New York City: Manhattan

Ingeleseko ikastaroa Estatu Batuetan

Kampusean egonaldia. Ekintzak eta irteerak.

manhatan-7

Manhattan,  New York hiria sortzen duten 5 barrutien artean garrantzitsuena da eta hiru sektoretan banaturik dago: Downtown edo Manhattan behea irlaren Iparraldean, Battery Parketik 14. kalerarte. Bertan Financial District dorreak daude eta New York Stock Exchange edo New Yorkeko boltsa hor daude. Zonalde hau nortasun propioa duten auzune ezberdinek sortzen dute,hala nola, Chinatown, Little Italy, Soho, Tribeca edo Greenwich Village, Midtown edo erdialdea, 14. Kaletik 59.era. Zonalde turistikoena da eta Empire State Building, ONU, Rockefeller Center, Grand Central edo Times Square eta Broadwayeko barrutia ere. 59. Kaletik Uptown Manhattango Iparraldea da. Upper East Side Nueva Yorkeko bizitegirik aberatsena da,  Museoen Milia berdea bezala ere ezagutzen dena, hain zuzen ere bertan aurkitzen bait dira Metropolitan Museum of Art, Guggenheim Museum eta Withney Museum. Upper West Siden American Museum of Natural History, Lincoln Center eta St. John katedrala daude. Staten Island barrutia bisitatzea gomendagarria da, bertara dohainik joan daiteke, bai gauez zein egunez Staten Island Ferryan eta Manhattan eta Estatua de la Libertad-era bista zoragarriak ditu.INFO+

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles ikastaroa

45 minutuko 20 klase astero,  talde internazionaletan eta gehienez 16 ikasle klaseko. Mailak: oinarrizkotik altuenera. Hasierako maila azterketa eta kurtso bukaeran parte hartze ziurtagiria barne daude. Klaseak goizez izango dira. 

Ikastetxea

Programa hau Barnard College of Columbia Universityko campusean izango da, Manhattango Upper West-en. 

Ostatu hartzea

Kampusean bertan. banakako edo binakako logelan, aire girotuarekin eta partekatutako bainugelak. Mantenu osoko erregimena: gosaria eta lunch (astelehenetik ostiralera) kampuseko kafetegian. Afaria kampusean edo segun eta ekintzen programa hiriko kafetegi batean izango da. 

Asteburuetan bazkaria packed lunch izango da. Kafetegiak “all-you-can-eat” sistema jarraitzen du. Amankomunean erabiltzeko zonak egunero garbitzen dira eta ikasleek beren logelaren garbiketaz arduratu beharko dira. Arropa garbitzeko gela dago.

Ekintzak eta irteerak

Hiriko txoko ezberdinak ezagutzeko irteerak: Empire State Building, Times Square, 5th Avenue, Rockefeller Center, Central Park, Grand Central Station, American Museum of Natural History, Brooklyn Bridge, Financial District, MoMa, Little Italy&China Town, 9/11 Memorial, Staten Island Ferry, Macy´s, Hard Rock Cafe, etab

 

Irteerak:  Estatua de Libertad eta Ellis Island, Chelsea Market Highline, Governor´s Island eta South Street Seaport, The Metropolitan Museum of Art, Soho eta Greenwich Village, Central Park Swimming Pool.

Bidaia

Bidaia Bilbotik hegazkinez izango da.

Prezioan barne

Kurtsoa, ostatu hartzea, ekintzak, irteerak eta bidaia, Group Leaderraren laguntza, Aseguru medikua, istripuena eta errespontsabilitate zibilekoa, Iristean eta bueltatzean lekualdaketak USAn.

2020ko data eta prezioak

IRTEERAITZULERAPREZIOA
Uztailak 5Uztailak 265.150€

Ikastaroari buruz informazio gehiago nahi duzu?