PREPARACIÓN DE EXÁMENES CAMBRIDGE-eusk2019-03-12T14:48:24+02:00

Azterketen prestakuntza Ingalaterra, Irlanda eta Maltan

FCE eta CAE prestatzeko ikastaroak

Cambridgeko ikastetxean ikastaroan 20 klase ditu astean eta azterketarako prestakuntza espezifikoa eta ingelesaren hobekuntza orokorra uztartzen ditu. Ikastaroaren barne eskola materiala dago.

Ikastaroaren prezioaren barne familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago, mantenu erdiko erregimenean gosaria eta afaria. Maltan ostatu hartzea logela partekatuan da eta gainontzeko eskoletan banakako logelan.

Ingalaterra, Irlanda eta Malta

Cambridgeko azterketen prestakuntza

Ostatu hartzea familian edo egoitzan

Ikastaro hauetan ikasleak Cambridge unibertsitateko azterketak gainditzeko behar dituen hizkuntza trebetasuna eta ezagupenak jorratuko dira. Ikastaroaren antolaketa ez da beti berdina izango, kasu batzuetan maila bikaina lortzeko ingeles orokorreko klaseak azterketak prestatzeko  klaseekin uztartzen ditu, beste ikastetxe batzuetan aldiz, ikastaroa azterketa prestatzeari bakarri zuzenduta dago..+ INFO

 

 

Ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaroa Bournemouthen

Bournemoutheko ikastetxean ikastaroak 28 klase ditu astean. Ikastaro hau 12 astekoa da. Bertan FCE eta CAE prestatzeko aukera dago. 2019 ko hasiera datak: martxoaren 18a eta irailaren 23a

London-Beckenhamen ikastaroa

London-Beckenhameko ikastetxean kurtsoak 28 klase ditu astean. Beckenhameko ikastaroaren iraunaldia 12 asteko da. Bertan FCE eta CAE azterketetarako prestakuntza egin daiteke. 2019ko hasiera datak: martxoaren 18a eta irailaren 23a

Ikastaroa Margeten

Margateko ikastetxean ikastaroan zehar 30 klase daude astean. Ikastaroaren iraupaena 4 edo 6 asteko da. FCE eta CAE prestatzeko aukera dago.

2019ko hasiera datak: 

  • 6 asteko ikastaroa:
    • FCE: Otsailaren 4a, irailaren 2a eta azaroaren 4a.
    • CAE: Otsailaren 4a eta azaroaren 4a.
  • 4 asteko ikastaroa;
    • FCE: Uztailaren 1a
    • CAE: Uztailaren 29a

Ikastaroa Dublinen

Dublingo ikastetxean ikastaroan zehar 26 klase daude astean. Ikastaroaren iraunaldia 4,8 edo 12 astekoa da. FCE eta CAE prestatu daitezke. 

2019ko hasiera datak: 

  • 4 asteko ikastaroa: Maiatzaren 27a eta uztailaren 1a eta 29a 
  • 8 asteko ikastaroa: Martxoaren 25a
  • 12 asteko ikastaroa: Irailaren 23a

Ikastaroa Corken

Corkeko ikastetxean ikastaroan zehar 20 klase egongo dira astean. Ikastaroaren iraunaldia 11 astekoa da. FCE eta CAE prestatu daitezke bertan.

2019ko hasiera datak: martxoaren 25a eta irailaren 30a

Ikastaroa Maltan

Maltako ikastetxean ikastaroak 30 klase ditu astean. Ikastaroaren iraunaldia 8 astekoa da. FCE eta CAE prestatzea posiblea da. 

2019ko hasiera datak: 

  • FCE: Urtarrilaren 14a, apirilaren 29a eta urriaren 21a
  • CAE:  Urtarrilaren 21a, apirilaren 29a eta urriaren 21a

Baldintzak

Ikastaro hauetan izen eman ahal izateko azterketaren arabera maila zehatz bat izatea eskatuko da: FCE-rako B2 maila izatea eskatuko da eta CAE-rako C1. Maila horretara heltzen ez diren ikasleak, ikastaroa hasi baina lehen ingeles orokorreko ikastaro batean izena eman dezakete maila horretara heldu arte. Ikastaroen iraupena 4 eta 2 aste artean dago

Normalean azterketa ikastaroko azken egunean egiten da; hala ere, lekuaren eta dataren arabera gerta daiteke ikasleak bertan aste bat gehiago egon behar izatea (ez dago prezioan barne). Azterketa tasak ez daude prezioaren barne.

Azterketen tasak ez daude prezioaren barne.

Ostatu hartzea

Ikastaroaren prezioaren barne familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago, gosari eta afariarekin. Maltan partekatutako logeletan izango da; gainontzeko eskoletan banakako logelan izango da.  Egoitzan ostatu hartzea ere posible da (kontsultatu prezioa). Udan ematen diren ikastaroetan gehigarri bat ordaindu beharko da ostatu hartzeagatik (galde iezaguzu)

Hautazko zerbitzuak

Bidaia

lekualdaketak noranzkoan

2019ko data eta prezioak

 

DUBLINBOURNEMOUTHLONDON-BECKENHAMMARGATECORKMALTAPREZIOAK
Maiatzaren 27an, uztailaren 1 eta 29an, martxoaren 25ean eta irailaren 23an hasten daMartxoaren 18an eta irailaren 23an hasten daMartxoaren 18an eta Irailaren 23an hasten daOtsailaren 4ean, irailaren 2an arazoaren 4an eta uztailaren 1 eta 29an hasten daMartxoaren 25ean eta irailaren 30ean hasten daUrtarrilaren 14 eta 21ean, apirilaren 29an eta urriaren 21ean hasten da.

* Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza

Ikastaroaren inguruan informazio gehiago nahi duzu?