TORONTO ADULTOS CURSOS INGLÉS (eusk)2020-01-16T19:21:03+02:00

Ingeles ikastaroa Toronton

18 urtetik gorakoentzat

Ingeles ikastaroa Toronton, , Kanada. Ostatu hartzea familia anfitrioien etxeetan, mantenu erdiko errejimenean eta banakako logelan. 

Ikastaroa A1 – C2 mailetan emango da. Klaseek 50 minutuko iraunaldia dute eta gehienez 12 ikasle daude ikasgela bakoitzean.

Toronto

Ingeles ikastaroa Kanadan

Egonaldia familia anfitrioien etxeetan 

cork-adulto-1

Ontario probintziako hiriburua da, Kanadako hiririk handiena eta herrialdeko zentro finantzieroa. Kosmopolita eta internazionala da. Torontoko arkitektura aipagarria da,izan ere, eraikuntza gehienak garaikideak dira, batzuk gotikoak eta art-decó diren arren. Zeru-harraskari asko daude hirian. Gehien bisitatzen diren lekuak honakoak dira:  CN dorrea, Sky Dome kirol zentrua, Toronto City Hall, Eaton Centre merkatal gunea, Ontarioko Museo Erreala,  Torontoko unibertsitatea, Casa Loma gaztelua, Le Petit Glenn, HiGH Park, Ontario Science Centre, Toronto Zoo eta Canada´s Wonderland atrakzio parkea, besteak beste. Ontarioko lakuan eta irletan ere egin daitezke irteerak. Toronta bidaia bat ez litzateke guztiz egina egongo Niagarako ur jauziak bisitatu gabe.  . + INFO

Ikastaroaren ezaugarriak

Ingeles Ikastaroa

Ingeleres orokorreko kurtso honetan astean 20 klase daude (50 minutu) eta hauek goizez zein arratsaldez izan daitezke. Ikastaroan enfasi handia egiten da parte hartze metodologian, non ikaslearen parte hartze aktiboan oinarritzen den eta hizkuntza modu natural batean ikasteko lan egiten den.

Hasierako maila azterketa eta lehen eguneko orientazio saioa barne daude. 10 maila ezberdin ematen dira: A1-C2. Taldeak internazionalak dira eta gehienez 12 ikasle daude ikasgela bakoitzean. Astelehenero hasten da hasiberriak izan ezik. Gutxieneko adina: 18 urte

 

Ikastetxea

Ikastetxea Toronto erdian dago eta 32 ikasgela, ikasleentzako 3 egongela, kafetegia eta WiFia ditu. Ikastetxeak hautazkoa den programa sozial zabala antolatzen du urtean zehar.

Ostatu hartzea

Ikastaroaren prezioaren barne  familia anfitrioien etxeetan ostatu hartzea dago (banakako logelan eta mantenu erdiko erregimenean). Familia hauek Torontoko bizitegi guneetan eta hiria inguratzen duen herrietan bizi dira.

2019 datak eta preziok

DATAKHAUTAZKO ZERBITZUAKPREZIOA
Astelehenero hasten da, hasiberriak izan ezik

Bidaia
Lekualdatzeak Kanadan

PREZIOAREN BARNE
Ikastaroa, ostatu hartzea eta aseguru poliza

¿Quieres más información sobre cursos?